F multzoko aurkari "gogorrei" aurre eginda, kanporaketa pasatzea dute helburu. Urtarrilaren 19an, 21ean eta 22an lehiatuko dituzte partiduak, Valentzian. Orkatileko arazoak gaindituta, Roso Buch jokatzeko moduan egotea espero dute.
22-13 irabazi diete Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendiri. Olatz Arrizabalaga gernikarraren ustez, partidu "nahikoa borobila" egin dute.
Olatz Arrizabalaga gernikarrak Naroa Agirregaz jokatuko du, Ainhoa Ruiz de Infante eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra.
Publiko barik, baina ohorezko gonbidatuekin jokatu dute Gernika Zesta Torneoaren finala. Txikito de Bolibar, Etxeba eta Remen 80ko hamarkadaren hiru pilotari handi egon dira Jai Alai frontoian.
Amaia eta Lander Lartitegik 23 urtez azpikoen kategorian lehen urtea egin dute. Ez dira sasoian ezta euren mailan sentitu, baina lasterketak egin ahal izanagatik pozik daude.
Erregina Koparako serieburu sailkatzea izan da Lointek Gernika Bizkaiaren helburua, eta ligaren lehen itzuliko azken jardunaldian helburua bete du. Ciudad de La Laguna Teneriferi 85-62 irabazi dio.
Alex Hormaetxea bermeotarrak ezin izan du finalaurrekoa jokatu, eta Jokin Arbe markina-xemeindarrak hartu du bere lekua. Gernika Zesta Torneoaren finala bariku arratsaldean lehiatuko dute.
Bermeo Futbol Taldeko arduradunek klubak egindako lana zoriondu gura izan dute, bai eta Jabi Olaetak egindako lana ere.
Ohorezko B Mailaren A multzoaren sailkapenean bigarren postuan segitzen du Gernika RTk, Hernani liderrarengandik puntu bakarrera.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekimen horretara atxikita dauden kirol instalazioetara sartzeko aukera edukiko dute Isla Kaleko erabiltzaileek, gain kosturik barik.
Gernika-Lumoko hamabi igerilarik lehiatu dute txapelketa. Hemeretzi probatan parte hartu, eta horietatik seitan finalera sailkatu dira.
Ligaren 16. jardunaldian Lointek Gernika Bizkaiak 54-59 galdu du Valencia Basketen kontra. Aste honetan ligako bi partidu jokatuko dituzte; bihar Leonen, Bembibreren kontra, eta domekan Malosten, Gironaren kontra.
Ohorezko B Mailan, orain arteko bost jardunaldiak irabazi ditu Gernika RTk. Hernani liderrarengandik puntu bakarrera dago.