
Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen horien —eta jaiotzaz australiarrak diren— seme-alaben ahozko testigantzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.

Ofizioz eta afizioz geologoa da Jon Zamalloa Korta bedarutarra. Bere ezagutza eta ingurumena zaintzearen kontzientzia zabaltzea du zaletasun, eta batik bat, umeek daukaten interesak miresmena sortzen dio.

Etxebizitzaren auziari "buelta emateko", langile klase "antolatua eta indartsua" behar dela azpimarratu dute arratsaldeko manifestazioetan. 'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' lelopean, kalera atera dira Bermeon zein Gernika-Lumon.

Sindikatuen arabera, "erantzun zabala" edukitzen ari da etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra Busturialdean. Goizean piketeak egin dituzte, eta Muxikan errepidea moztu dute Busturialdeko Kontseilu Sozialistako kideek. Ertzaintzak gutxienez hiru pertsona identifikatu ditu.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute eguaztenerako [azaroak 11]. Busturialdeko herritarrak Gernika-Lumon batuko dira 18:00etarako deitu duten manifsetazioan.

Errigora ‘Sustraitik Espaziora’ dokumentala aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Euskarari Puzka kanpaina abiatu dute udazkenerako, eta euren lana erakusteagaz batera, herri baten indarrak gauzak aldatzeko ahalmena duela frogatuko dute. Bihar [azaroak 6] 19:00etan, Ean dute hitzordua, Natxituko bolatokian.

Errigoraren dokumentalaren proiekzioagaz eta produktuen dastaketagaz hasiko dute Azaroko Asteburuak Natxituko Kultur Agenda, bariku honetan.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzandiak antolatutako lehiaketak hiztegiaren normalizazioan laguntzea du helburu. Azaroaren 17ra [martitzena] arte parte hartu daiteke.

Azaroaren 24an eta 26an egingo dituzte musika eta haurrentzako ikuskizunak eskaintzen dituzten sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen topagune izango diren topaketak. Programatzaileek azaroaren 23ra arte [astelehena] izena eman dezakete,

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 57,7 milioi euroko diru saila bideratuko du Busturialdea Zadorra sistemara lotzera, eskaria bermetzeko arazoei irtenbidea emateko helburuagaz.