
Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita eta Aissa Intxausti lehiatik kanpo geratu dira
Asteburu honetan lehiatu diren Busturialdeko eta Lea-Artibaiko bertsolariek ez dute lehen fasea gainditzea lortu. Finalaurrekoak osatuta, Xabat Galletebeitiak aurrera egitea lortu du eta Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantatuko du urriaren 24an.

Arnasguneetako gazteentzako 'Arnasetik' lehiaketa, ate joka
Izen ematea urriaren 15a aurretik egin beharko dute eta sortutako ikus-entzunezkoak urriaren 30rako bidali beharko dituzte. Lau lan sarituko dituzte 500 euroko bonuarekin.

Bertsolari gazteak ezagutarazteko 'Danon plaza' zirkuitua sortu dute
Zortzi saio prestatu dituzte Bizkaiko zortzi herritan, bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistegaz jarduteko. Lea-Artibain Markina-Xemeinen eguenean [urriak 8] egingo da lehenengo bi saioetako bat eta Busturialdean Bermeok hartuko du urriaren 22ko saioetako bat.

Iraia Uriarte Oñederra: "Badakit irakaslea izango naizela, baina nire lehentasuna loregintza da"
Amonarengandik datorkio loreekiko maitasuna eta zaletasuna. Ingurukoek ekintzailetasuna alde batera uzteko eta ikasketak burutzeko gomendatzen badie ere, berak loregintza izan nahi du ogibide.

Santa Kurtze jaietan urteroko egitaraua egongo da tradizioari eutsiz
Domekan [irailak 13] hasita bi asteburu hartuko dituzte Ariatzako Santa Kurtze jaiek eta askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute auzotarrek. Urtero bezala, Saragiaren hiletak emango die jaiei amaiera.

XII. Dzanga Itsas-Kayak Txapelketa egingo da domekan
Parte hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira eta hamahiru kilometro egingo dituzte Elantxobe eta Lekeitio artean.

Bizkaibus linea berria eskualdetik Usansoloko Ospitalera
Zerbitzua astelehenean [irailak 21] jarriko dute martxan eta lanegunetan lau irteera izango ditu noranzko bakoitzean. Irteera gehigarri bat izango du Gernika eta ospitalea bitartean.