XII. Dzanga Itsas-Kayak Txapelketa egingo da domekan
Parte hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira eta hamahiru kilometro egingo dituzte Elantxobe eta Lekeitio artean.
Datorren domekan [irailak 27] XII. Dzanga Itsas-Kayak Txapelketa egingo da Lea-Artibaiko eta Busturialdeko uretan. Euskadiko Kanoe Federazioak antolatutako txapelketa izango da. Senior, 23 urtez azpiko, Junior, Kadete eta beteranoek parte hartuko dute eta kluben arteko eta banakakoak jokatuko dira.
Txapelketa lau ordukoa izango da, partaideak Elantxobetik aterako dira eta hamahiru kilometro egingo dituzte Lekeitioraino. 11:30etan gizonezkoen eta emakumezkoen tradizionala izango du irteera K-1 eta K-2 modalitateetan eta 12:00etan gizonezkoen eta emakumezkoen Sprinter Senior, 23 urtez azpiko, Junior eta Kadete mailetako K-1 eta K-2-koak abiatuko dira. Txapelketa amaitzeko, 14:15etan egingo da sari banaketa.