
33 herri, hamaika berri. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako lantaldea komunikazio erronka berriei aurre egiteko prest dago paperean, Interneten zein sare sozialetan. Edukiak euskaraz jasotzea bermatu, eta eskualdeko eragile, elkarte, talde, instituzio eta norbanakoen informazioak lantzen ditu. 11Barri diseinu eta komunikazio enpresa du bidelagun.
MISIOA
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA tokiko informazioa lantzen duen euskarazko komunikabidea da. Izaera euskaltzalea, konprometitua, feminista eta parte-hartzailea daukan heinean, eskualdeko eragileekin harreman zuzena mantentzen du eta herritarren bozgorailu da.
IKUSKERA
Tokiko komunikazio proiektu erreferentea izatea da helburua: informazioaren kalitatearengatik / hurbiltasunagatik / hartzaileei egokitutako produktuak eskaintzeagatik/ eragileei tokia emateagatik / herriari egiten dion ekarpenagatik / ikuspuntu feministagatik / euskararen normalizazioan eragiteagatik.
BALIOAK
Euskaltzalea: Euskaraz jaio eta euskaraz bizi garen heinean, euskararen normalizazioan eguenero eragin eta laguntzen dugulako.
Feminista: Egunerokotasunaren berri ematean ikuspuntu feminista txertatzeko ahalegin berezia egiten dugulako.
Konprometitua: Gure helburua herritik sortzen dena herriari kontatzea delako.
Parte-hartzailea: Gure herrietan antolatzen diren ekimenetan inplikatzeaz gain, herritar, talde eta elkarteek ere gure proiektuan lekua dutelako.