Gaur goizaldean abiatu dira Krakoviatik Euskal Herrirantza Izaro Subekoak. Bidean ukrainar errefuxiatuentzako etxeak aurkitzeko lanean dabiltza. Asko dira elkartasun autobusean doazen familiak, eta horietako askok atzean utzi behar izan dituzte euren familiakoak, eta "arduratuta" daude, baina "aurrera egin" behar dutela diote denek ala denek.
Gaur goizaldean Varsoviala heldu, eta Warsaw Expo eremuan deskargatu dute bermeotarrek 12,5 tonako materiala. Ondoren, Polonian zeuden ukrainar iheslariak leku desberdinetan batu dituzte. Gauerdian Euskal Herrirako buelta hartuko dute; barikuan edo zapatu goizaldean Bermeora heltzea aurreikusita daukate. Autobusa betetzea zen helburua eta lortu dutelako «oso pozik» daude.
Poloniarako bidean dago Izaro Sub taldeak antolatutako elkartasun autobusa. Elikagaiz, arropaz eta medikamentuz betetako autobusa daramate, eta bueltan ukrainarrak hurreratuko dituzte.
Arkupeko pilotariek Lemoaren kontra galdu dute Bizkaiko Eslolarteko Eskuz Binakako Txapelketaren finala. Berdinketa hausteko hirugarren setean erabaki da txapela.
Bermeoko Udalaren 2020ko aurrekontuaren gaineko prozesu parte hartzailearen barruan, herritarren ekarpenak jasotzen aritu dira eguerdian, Lameran. Bihar ere 12:00etatik 15:00etara egongo dira bertan.
14 kazola aurkeztu dituzte lehiaketara, eta txapelketan parte hartu duen emakume bikote bakarrarentzat izan da txapela. Emakume guztiei eskaini diete garaipena.
Avia Eibar Rugby taldearen aurka egin zuten zapatuan, Unben. Partidu hasieratik nagusitasuna lortu zuten, eta 17-41eko markaigailuagaz amaitu zuten jardunaldia.
Kantaleko bihurgunearen gune arriskutsua ekiditeko bidegorriaren zati berria egin du Foruko Udalak, eta herritarrek inauguratu dute gaur.
Dantzak, bertsoak, herri kirolak, umeen tailerrak, merkatu solidarioa... askotariko ekintzekin egin dute Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako nekazarien eta eskulangileen azoka, gaur.