
ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren. Jaurlaritzak 28 milioi eurora igo du ETEentzako eraldaketa programa horien aurrekontua: 14 milioi euro bakoitzarentzat.

20 herrialdetako 25.000 adingabe baino gehiagoren datuekin EU Kids Online Europako sareak egindako 'European children’s use and understanding of Generative AI' azterlanak AA haur eta nerabeen eguneroko bizitzan zelan txertatu den aztertu du. %23k eskolako jardueretarako idazlanak egiteko eskatzen dio AAri.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egurtasun digitalari eta adimen artifizialaren erabilera praktikoari buruzko prestakuntza tailerra egongo da Bermeon, otsailaren 18an ta 25ean. Lekuak mugatuak dira eta martitzena [otsailak 17] aurretik izena eman beharko da.

Gernika-Lumoko Udalak, Lanbide Ekimenak arloaren bitartez, langabetuentzako AA sortzaileari buruzko doako prestakuntza bultzatu du, SPRIk finantzatuta eta tresna digital berrien erabilera praktikoan oinarrituta.

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak eta SPRIk digitalizazio programa bat prestatu dute, tailer praktikoekin eta autonomoentzako eta enpresa txikientzako aholkularitza pertsonalizatuarekin. Urriaren 22an, azaroaren 12an eta abenduaren 10ean izango dira saioak.

Euskorpus proiektu estrategikoaren barruan, Euskorpora elkarteari bost milioi euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu du gaur [uztailak 22] Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, "euskarazko industria teknologikoa sustatzeko".

Zerbitzu publikoak indartzeko asmoz, administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala algoritmoen katalogoa "zabaltzen" joango dela jakinarazi du jaurlaritzak.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskaren Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Orai NLP zentroak AskHezi euskarazko diktakteta-sistema berria garatu du. Hala ere, sistema umeengana iristeko azken urratsa falta da, azpiegitura handia eskatzen baitu.

Euskorpora elkarteak Euskorpus ekimena garatuko du, besteak beste, adimen artifizialaren potentziala euskararen zerbitzura jartzeko. Proiektua hiru fase nagusitan egingo dutela azaldu dute.

Barikuan [otsailak 28] eskainiko du Behargintzak SPRIren Konpetentzia Digital Profesionalak programaren jardunaldia. Aurretik izena eman behar da.

Adimen artifiziala oinarritzat izango duen eraldaketa digitalari buruzko jardunaldia antolatu du Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen Zentroak, otsailaren 19an (eguaztena).

Etxetik atera eta osasun-zentrora hurbiltzeko zailtasunak dituzten paziente zaurgarriei zuzendutako bideokontsultak egingo dira, Maite Martínez de Albéniz Asistentzia Sanitarioko zuzendariak Euskadi Irratian azaldu duenez

EHU AAn oinarritutako proiektu bat koordinatzen ari da, laguntza emozionala eta bezeroari laguntzeko elkarrizketa-sistemak garatuko dituena. Ekimen honetan bost unibertsitate eta hainbat enpresa dabiltza elkarlanean.

Gaztedi Busturialdeak antolatutako Berrikuntza eta Teknologia jardunaldiak eskualdeko 200 ikasle baino gehiago elkartu ditu Artza frontoian. Arratsaldean gazteei zuzendutako sei sormen tailer eskainiko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eta eragile pribatuek bultzatuta, «industria eta gizartearen erronka eta beharrei erantzuteko» sortu zuten Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa.

Adimen artifizialari eta emakumeen lidergoari buruz Bilbon egin duten III. EDA Kongresuko antolatzaileek eta parte-hartzaileek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu dute, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak gidatuta.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan adimen artifizialaren egungo eta etorkizuneko erabilerak hizpide izan dituzte, eta zenbait sektoretako sei kasu praktiko ezagutarazi dituzte.

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Adimen Artifizialaren egoerari buruzko datuak jaso eta transmititu ditu BAICek, bertoko ekosistema indartzeko eta garatzeko lan egiten duen erakundeak.
IEB 2026: konputazio kuantikoa
Adimen Artifiziala Herriaren Zerbitzura. Nola eraiki ekosistema burujabea eta saretua?
Ezagutu AA sortzailea: nola hasi teknologia hori erabiltzen irizpide batzuekin
Spri-k enpresentzat eskaintzen ditue AA-ri buruzko ikastaroak
Osasuna eta hizkuntza IX: Euskara, adimen artifiziala eta osasuna
Eraldaketa digitalerako gakoak: Marketin digitala
Euskarabildua: ‘Nork gobernatzen du Internet’?
“Eraldaketa Digitalerako gakoak” ikastaro-zikloa
“Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia” mahai-ingurua
Adimen artifiziala ikas-irakaskuntza prozesuetan
Adimen artifiziala helduen euskalduntzean
Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat (formakuntza).
APPLAI biltzarra maiatzean Bilbon
KomunikaziONA Bidegurutzean ekitaldia
Adimen Artifiziala hezkuntzan: oinarrizko alfabetizazioa
Adimen artifiziala hezkuntzan: araudia eta etika (webinarra)
AAren agentifizazioa: estrategia gisa hartzea eta erantzunkizunez inplementatzea
Ikusgela: Algoritmoa, zer da eta nola eragiten du?
Koderik gabeko AA (formakuntza)
Badalab pilula: Fake News egia zalantzan
Komunikazio Libreago baterantz trantsizioan (jardunaldia)
AA eta Zibersegurtasuna (ikastaroa)
Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIII. edizioa; Adimen Artifizial Sortzailea
Ziberburujabetzara bidean jardunaldia
Abian da Elhuyar Zientzia Azoka
Adimen artifiziala (u)topiarik gabe (Enpresarean azoka)
Artifiziala ez den teknologia (jarduerak)
Teknologia eta adimen artifizialari buruzko tailer, ikastaro eta barnetegiak
Itzultzaile neuronalen eragina euskararen erabileran (ikastaroa)
AA eta produktibitatea lantokian (ikastaroa)
Automatizazio digitala: zure negozioa eraldatzeko tresnak eta estrategiak (Ikastaroa)
Komunikazioa Adimen Artifizialren menpe? (Jardunaldiak)
Adimen artifiziala euskarazko komunikabidee garapenan (Hitzaldia)
Euskarazko Hedabideen kontsumoan eragiten duten erabiltzaile aldagaiak (Webinarra)
Gazteak eta Informazioa (Webinarra)
Nola erabili analitika digitala publizitatea erakartzeko (Webinarra)
ADITU – Transkribatu, azpitituluak, itzuli, bikoiztu
XUXEN – Zuzentzaile automatikoa
LATXA – Itzultzailea eta dokumentuak kudeatzeko gaitasuna
TREBE – Euskara, galiziera, katalana eta gaztelania itzuli, transkribatu eta sintetizatu
EVALEU – AA ereduen euskal konparatzailea
ORAI – Adimen Artifizialeko zentroa