Bermeo jendez beteta egon da asteburuan, eta bizitako giro "osasuntsua" azpimarratu dute arduradunek.
Zilarrezko domina lortu du Euskadiko Trainerilla Txapelketan Bermeok. Emakumezko kadeteetan, bostgarren geratu da Mundaka, eta gizonezkoetan, Elantxobek hamaikarren postuan bukatu du.
Maiatzaren 5ean hasi zituzten Ajangizko jaiak, eta dagoeneko ospatu dituzte ekimen gehienak. Orain arteko balorazioa «oso ona» izan da, eta aurton lehenengoz antolatutako ekintzak geratzeko datozela aurreratu dute.
Ibarrangeluko eta Elantxobeko Ruthen Aldeko Platafoma deituta, 100 herritar inguru elkartu ziren atzo Ibarrangelun, "desertuta" geratu den bi herrietako mediku lanpostura Torre itzultzeko eskatzeko.
Allende Salazar herri ikastetxeko 50. urtemuga jaialdia ospatzen ari dira gaur [maiatzak 18] Gernika-Lumoko Pasealekuan. 11:00etan hasi dute "danona" den jaia, eta gauera arte luzatuko da.
Abian da Bermeoko 32. Arrain Azoka. Gaur [maiatzak 17] egin dute azokagunearen inaugurazio ekitaldia. Bego Gangoitik Hegaluze Saria jaso du. Asteburu osoan, egitarau oparoa egongo da Bermeon.
Kamiñoko-Larrondo eta Abrasolo-Flores tarteetan 32 farola instalatu dituzte, "mugikortasun eta irrisgarritasun segurua" eskaintzeko helburuagaz.
Umeentzako udalekuak antolatu ditu Gautegiz Arteagako Udalak, eta ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarteko egunak zehaztu dituzte horrretarako. Ekainaren 7ra arteko epea dute izena emateko.
Urteurrena iaz izan arren, aurten egitea erabaki dute. Bihar [maiatzak 17] Astra elkargune bat izatea nahi dute.
Iaz bezala, aurten ere Leire Sanchezen lana nagusitu da Busturiko jaietako kartel lehiaketan.
Hondarribian jokatu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako triatloi denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Joanes Goitisolo gernika-lumotarrak sailkapen orokorreko lehenengo postua lortu du.