Gorputzaren zaintza erdigunera, Tribisarrospen
Mundakako Udalak emakumeei zuzendutako doako tailerra antolatu du azarorako eta abendurako, Tribisarrospe Kultur Etxeko lehen solairuan. Maitatu Zure Gorputza izenpean, “gorputza zaintzeko eta ongizate sustatzeko” helburua izango du ikastaroak. Hainbat dira jorratuko dituzten erpinak: erlaxazioa, pilates, yoga, indarra, meditazioa, arnasketa, malgutasuna, chi kung, Feldenkrais eta askapen miofazialeko teknikak.
Hilaren 10ean, 17an eta 24an egingo dute, baita abenduaren 1ean ere. Ordu eta erdiko saioak aurreikusten dituzte, 18:30etik 20:00etara bitartean. Parte hartzaileek aurretiaz izena eman beharko dute izena, eta horretarako harrera.mundaka@bizkaia-org posta elektronikora idatzi edota 94-617 72 00 telefono zenbakira deitu beharko dute. Halaber, nork bere esterilla eroan beharko du saioetara.