Udal zergak eta tasak, 2027an ere izoztuta
Foruko Udalak udal zergak eta tasak izoztuta mantenduko ditu datorren urteko ekitaldian. Gainera, egonaldi turistikoen gaineko zergaren ordenantza berria onartu du udalbatzak, baita naimaliei eragingo dien ordenantza berria ere.
Foruko Udalak 2027ko ordenantza fiskalak onartu ditu, eta hurrengo urtean ere bai udal zergak, bai tasak izoztuta mantentzea erabaki dute. Zaborra biltzeko eta hiri hondakinak kudeatzeko tasa izango da igoko den bakarra: %10. Azaldu dutenez, udalaren egoerak “aukera ematen du” tarifak egun dauden neurrian mantentzeko, alegia, zergetan edota tasetan igoera orokorrik ezarri barik. Zabor bilketari eta hiri hondakinen kudeaketari eragiten dion zerga igotzearen arrazoia hondakinen alorreko araudira “pixkanaka egokitzeko prozesuaren barruan” kokaturik dago: “Araudi horrek zerbitzua emateak sortzen dituen kostuei aurre egitea eskatzen du”.
Bestalde, udalbatzak animaliei eragiten dien ordenantza berria onartu du. Hain zuzen, animalien “ongizatea bermatzea” eta animaliak “arduraz edukitzea” dira ordenantza horren jomuga nagusiak. Turismoari eragingo dion tasa ere mintzagai da Foruan: udalbatzak Foruko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza berritu du. Datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dute, eta, haren arabera, ostatuen kategoriaren edota motaren araberako tarifa “desberdinak” aplikatuko dituzte: Nekazaritza turismoko establezimenduek nahiz landetxeek, tarifa txikiagoak; erabilera turistikoko etxebizitzek, handiagoak“.