Greba orokorrera batzeko deia zabaldu du hezkuntza komunitateak
Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde azaroaren 11n egingo den greba orokorrera batzeko deia zabaldu du hezkuntza komunitateak gaur [azaroak 5], sindikatuen deialdiagaz bate eginez. Elkarretaratzeetan bildu edota talde argazkiak atera dituzte, atxikimendua adierazten.
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek greba egitera deitu dituzte hezkuntzako langileak, “etxebizitza eskubidea bermatu dadin eskatzeko eta espekulazioari ezetz esateko”. Era berean, gogoratu dute langileen pobretzearen aurkako, soldatak igotzearen aldeko eta denen eskubideak bermatuko dituzten kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsako hitzordua dela azaroaren 11koa.
Azpimarratu dute etxebizitza-segurtasun ezak eragin “larria” daukala ikasleengan, besteren artean, ondoeza, ezegonkortasuna, beldurra, arreta mantentzeko zailtasunak eta jokabide aldaketak sortzen dizkielako: “Sintoma horiek inpaktu zuzena daukate ikasleen garapen akademikoan eta emozionalean”. Hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat familia, ikasle zein langilek bizi duten ziurgabetasun egoera eta azken asteetako etxegabetzeak salatu dituzte, familia zein ikasleei babesa adierazteagaz batera.

Argazkia: LAB Sindikatua