
XII. Mendi Jaia egingo dute domekan [maiatzak 31], Arrolape Mendi Klubak antolatuta. Mendi martxa zein lasterketa luze eta laburrak egingo dituzte. Euro solidarioa Fenomekoak saskibaloi taldearentzat izango da. Egunean ere izena eman ahalko da.

Gernika Rugby Taldeak 19 eta 24 galdu du, CRC Pozuelo Rubgy taldearen kontra, Ohorezko Mailara igoera lortzeko finala. Urbietan porrota jasota, Gorka Argulek zuzendutako taldeak Ohorezko Elite Mailan jarraituko du datorren denboraldian.

Arritxu Zelaia UEMAko teknikariarekin elkartuko dira eguenean (maiatzak 28) Muxikan eta ekainaren 3an Ean. Tokian tokiko datuak zein Euskal Herriko datu orokorrak aztertuta, euskararen egoerari buruzko hausnarketa egingo dute, eta eragileek hartu beharreko konpromisoei buruz hitz egingo dute.

Busturiko Udalak etxebizitza eraikinetako beheko solairuetan eta hiri-lurzoruetan dauden lokalak etxebizitza bihurtu ahal izateko ordenantza onartu du, udalerriko "eskaintza handitu eta etxebizitzak errazago" eskuratu ahal izateko.

Mota guztietako pintxoek, musika eta tradizioak eta bertako produktuek erakarrita, herritar zein bisitariek Bermeo bete dute 32. Arrain azokaren bigarren egunean.

Gaur [maiatzak 23] ekin diote 32. Arrain Azokari, 'Itsasoa zaindu, bizia dastatu' lelopean. Bermeoko Nautika Eskolak 29. Hegaluze Sari jaso du, eta azokagunea herritarren bilgune bihurtu da.

Busturian bildu zen atzo (maiatzak 21) Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) Talde Eragilea, eta lehen jarraipen txostena aztertu zuen, zeinetan proiektu bultzatzaileak abian jarri direla ondorioztatu duten. "Jarduketa gehienek aurrera egin dute diseinu teknikoan, administratiboan eta aurrekontuan".

Euskal Australiarren Alkarteak ekainaren 13rako [zapatua] deitu du aurten 'Australianoen bazkaria', eta domeka [maiatzak 31] da izena emateko azken eguna. Bazkarian 1929 eta 1945 urte bitartean jaiotako Australiara joandako euskal herritarrak omenduko dituzte.

Kalean abiatu dute aurtengo 36. Eskolarteko Antzerki Astea, ekimenari duen garrantzia eman eta herriko ikastetxe desberdinetako ikasleen lanak ikusarazteko helburuz.