Mendatako Udalak Argane baserrirako bidea konpondu du
Herritarren mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin hobetu du Mendatako Udalak Argane baserrira doan bidea. Obraren aurrekontua 47.795 eurokoa izan da, baina Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du lanak garatzeko, 40.716 eurokoa hain zuzen ere.
Argane baserrira doan bidea konpontzeko lanak amaituta.Mendatako Udala Mendatako Udalak amaitu ditu Marmiz auzoko Argane baserrira doan bidea konpontzeko lanak, herritarren mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Proiektua Mendatako Udalak sustatu du, baina hori garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du, 40.716 eurokoa hain zuzen ere. Obraren aurrekontu osoa, aldiz, 47.795 eurokoa izan da.
Jarduketaren helburua bidearen zoladura berritzea eta irisgarritasun-baldintzak hobetzea izan da, bide hori erabiltzen duten herritarren joan-etorriak errazteko.
Hala, lan horien bidez, udalerriak landa-eremuetako azpiegiturak “mantentzeko eta hobetzeko” duen konpromisoa berretsi gura izan duela azpimarratu dute udal ordezkariek, “auzo guztietan bizi-kalitateak hobera egin dezan bermatzeko”.
Mendatako Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzotarrei obrek iraun duten bitartean erakutsitako ulermenagatik eta lankidetzagatik.

Argane baserrira doan bidea konpondu aurreko egoera.Mendatako Udala