
Garia berreskuratzeko, ingurumen hezkuntza ereiten
Garile proietuak gariaren berreskurapenarekin lotura duten komunitate eta hezkuntza jarduerak bultzatzen ditu, baina, berreskuratzeagaz batera, hori ez galtzeko bermeak jarri behar direla aintzat hartuta, proiektu bat abiatu du Barrutia Eskolan, ingurumen hezkuntza sustatzeko.

Astra eta Pasealekuko babeslekuek bonbardaketaren memoria hedatzeko baliabide berriak dituzte
Interpretazio eta ikus-entzunezko baliabide berriekin babesleku antiaereoen balioa azpimarratu gura izan du Gernika-Lumoko Udalak. Hobekuntza horiek eginda, Astra eta Pasealekuko babeslekuak Memoriaren Ibilbideko bi puntu nagusi bezala sendotu direla uste dute udal arduradunek.

Larruazala urte osoan zaintzearen garrantzia gogorarazi dute
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak 'Babestuta dago, baina bere larruazala ez' kanpaina jarri du martxan, eta gaur (ekainak 29) sentsibilizazio kanpaina egin dute Bermeon, larruazala babesteko eta zaintzeko prebentzio neurrien berri emanez.

Surfaren bidez, ozeanoen babesari buruzko ingurumen kontzientziazioa bultzatuz
Surfing With Me proiektua Mundakara ailegatu da gaur (ekainak 25), zigarrokinek itsas ingurunean duten eraginari buruz sentsibilizatzeko. Hala, hondartzen eta ozeanoen kontserbazioa sustatzeko hainbat ekintza egingo dituzte gaurkoan.

Bitor Uriarte Anasagasti Bermeoko Seme Kuttun izendatzeko espedientea abiarazi dute
Bitor Uriarteren ibilbidea eta hark herriari egindako ekarpena kontutan izanda hartu du Bermeoko udal gobernuak Uriarte Bermeoko Seme Kuttun izendatzeko espedientea abiarazteko erabakia.

Gernika-Lumoko 46 babesleku klimatikoak seinaleztatu ditu udalak
Babesleku Klimatikoen Sarea ezartzeko lanak amaitu ditu Gernika-Lumoko Udalak, gune horien seinaleztapenagaz. Helburua da edonork hurbileko espazioa izatea tenperatura altuetatik babesteko, batez ere egunaren erdiko orduetan eta beroak eragindako alerta egoeretan.

Aniztasun zaporea bizi eta dastatu dute
Urte batzuetako etenaldiaren ostean, arrakastaz itzuli da Munduko Arrozak jaialdia Gernika-Lumora. Janaria, musika eta dantza bidelagun, komunitatearen indarra erakutsi dute jaialdian bildutako 200 lagunek baino gehiagok. Izan ere, arroza aitzakia hartuta, kultura, istorio eta bizipenak partekatu dituzte.

"Bermeon bizi gura dugu; etxebizitza ez da negozio bat, etxeak bizitzeko dira"
Bermeoko Ernaik "etxebizitza eskubidearen alde eta turismoaren negozioaren kontrako" manifestazioagaz herriko kalea bete zituen atzo [ekainak 19], 'Bermion bizi gudu' lelopean.

Bitor Uriarte, euskaltzale eta herrigintzaren aldeko langilea
Bermeoko herrigintzaren alde gogor lan egindako Bitor Uriarte bermeotarra zendu da. Tokiko eragile, norbanako, alderdi politiko eta hezkuntza zentroek Uriartek egindako beharra oroitu eta eskertu dute.

Bueltan dator Munduko Arrozak aniztasun zaporeko jaialdia
Gernikatik Mundurak Munduko Arrozak jaialdia berreskuratu du aurten, eta egun osoko egitaraua prestatu du zapaturako (ekainak 20). Jaialdiak jatorri desberdinetako jendea batzea du helburu, kulturartekotasuna bultzatzeko eta udalerriko kultur aniztasun zabalaz herritarrak ohartarazteko. Hala, elkar ezagutzeko espaziora bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek herritarrei.

Kaleak zaintzeko 176.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du Gernika-Lumoko Udalak
Gernika-Lumoko Udalak udalerriko zortzi puntutan bide segurtasuna hobetzeko lanak egin gura ditu, eta aurrekontua bideratu du horretarako.

Herri txikien ekonomiaz eta etorkizunaz hausnartzen jarraituko dute
Herri txikietako ekonomiaz eta etorkizunaz hausnartzeko beste bi aurkezpen antolatu dituzte Gu Kostaldea Herrigintzan plataformako kideek: zapatuan (uztailak 4) Elantxoben, eta uztailaren 10ean (eguaztena) Ereñon.

Unai Argaratek irabazi du ikasturteko azken Ezetz Jakin lehiaketa
Nagore Andrinuak jaso du parte hartzaile guztien artean zozkatzen den saria. Ikasturteko azken saria izan delarik, orain artekoaren "balorazio positiboa" egin dute Gernikako Berbalagunek.

Udako eguenetan, Auditorioko zuzeneko musikaz gozatzeko aukera dago
Arbolapean kultur programa abiatu du beste urte batez Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Eguenean (ekainak 25) hasi eta uztailaren 30era bitartean, sei musika talde igoko dira Seber Altubeko Auditorioko oholtzara. Zugak abiatuko du aurtengo egitaraua, eta Intensidades Ortega taldea arduratuko da biribiltzeaz. Bitartean, Ziraun, Sueder, Naz eta Mikosis taldekoek ere emanaldia eskainiko dute.

Musika taldeen "aniztasuna" islatzen duten kontzertuek girotuko dituzte jaiak
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietako kartela Janire Arrizabalagarena da, eta jai batzordekoek "denetariko musika" bermatu gura izan dute musika emanaldietan.

Eskualdeko dantzari txikien topagunea
Eskualdeko 250 dantzari bildu ziren atzo (ekainak 21) Bermeon. 38. Busturialdeko Dantzari Txikien Egunean, Alkartasuna Dantza Taldearen ibilbidea omendu eta "ilusioz eta energiaz" beteriko saioa eskaini zuten eskualdeko dantzari txikiek.

Gernika-Lumok Platinozko Erratza saria jaso du berriro
Gernika-Lumok Platinozko Erratza eskuratu du berriro, eta duela hamarkada bat baino gehiagotik saritu den ingurumen-kudeaketako eredua "sendotu" duela diote udal ordezkariek.

Autobus geltokiko komunak berritzen ari dira, erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzeko
Lanek espazioaren erabateko berrantolaketa gauzatuko dute: hiru komun-kabina unisex izango ditu eta aniztasun funtzionalerako egokitutako kabina bat ere bai. Obra egiteko udalak 78.400 euroko aurrekontua prestatu du.

Euskal Herria Kubarekin elkartasun jaialdia hartuko du Astrak
Kubak eta kubatarrek jasaten dituzten mozketa elektriko larrien aurrean eguzki plaka jartzeko dirua biltzea du helburu barikuan (ekainak 12) Astran egingo duten jaialdiak. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
