Pello Bilbao Lopez de Armentiak merezitako agurra jasoko du zapatuan [urriak 31] gernika-lumotarren partetik. 10:00etan Pasealekuan bilduko dira txirrinduzaleak, eta Kanpantxuko Itzulia egingo dute erretiroa hartuberri den ziklistagaz. Lizeo Antzokian omenaldi beroa jasoko du, 12:00etan.


Oier Larrabe gernika-lumotarra, bere estreinaldian, III. Busturialde Kopako gidaririk bizkorrena izan da, Izei Ertzilla kopilotuak lagunduta. Euskal Koparen azken sailkapenean ere garaipen handia lortu du. Iragan zapatuan lehiatu zuen azken lasterketa, Amezketan, Espainiako onenen aurka arituz, gainera.

Euskal Herriko sortzaileen balioa eta ekarpena aitortuko ditu 61. Da! Kulturaren Jaialdiak. Andoni Beristain diseintzaile, argazkilaria eta arte zuzendariak sortu du iruditeria.

Gazte antolakundeak greba orokorraren deialdiarekin bat egin du eta bariku (urriak 30) honetan elkarguneak antolatu ditu Bermeon eta Gernika-Lumon. Bermeon, Kabidxen bilduko dira; Gernika-Lumon, ordea, Astran. Biak ala biak 19:00etan izango dira.

40 eta 50 odol ematetik gora egin dituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol emaile handi omendu ditu Osakidetza barruko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak.

Hasi da Eusko Label Winter Seriesaren seigarren aldia. Goixerri-Lekerika eta Urreisti-Atain bikoteek lortu dituzte lehenengo puntuak, zaleek beste behin ere goraino bete duten Jai Alai frontoian.

Maila handikoa izan da Xixili Torneoaren hogeitazortzigarren aldia. Gimnastika erritmikoak talentua eta lehiakortasunaz gain, pertsonak batzeko eta elkarlanean jarduteko gaitasuna ere baduela erakutsi zuten, zapatuan, Jai Alai Pilotalekuan.

'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' lelopean aterako da kalera Euskal Herriko langileria azaroaren 11ko greba orokorrean. Mobilizazioak egingo dituzte goizean Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.

251 postugaz, lehen sektorearen erakusleiho koloretsua izan da da gaur [urriak 26] Urriko Azken Astelehena. Udalak Gernika-Lumoren izena munduan zehar zabaltzen duten herriko zenbait kirolari, merkatari eta enpresa omendu ditu.

Kultur etxearen bidez berritu edo eskuratu ahalko da Laguna txartela, bai bertaratuz, bai webgunean. Epemuga abenduaren 31 izango da.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 57,7 milioi euroko diru saila bideratuko du Busturialdea Zadorra sistemara lotzera, eskaria bermetzeko arazoei irtenbidea emateko helburuagaz.

Seber Altube Ikastolako Seberbaz euskara batzordeak Arimen Gaba Baltza antolatu du biharko [urriak 30], bigarren aldiz. Ikastolako komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek elkarlanean prestatu dute ekimena.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu du Gernika-Lumon, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 40 edo 50 odol emotetik gora egin dituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emaile omenduko ditu etzi [urriak 23], Gernika-Lumoko Elai Alai Areto Nagusian.