Tradizio beldurgarrienei heltzeko prest daude
Urriaren 31n Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzeko ohitura Euskal Herriko txoko askotan oso zabalduta zegoen duela hamarkada batzuk, baina denboraren joan-etorriagaz indarra galduz joan zen. Azken urteetan, ordea, berriz egonkortzen hasita dago, eta asko dira egun horregaz bat egiten dutenak; horren erakusle dira, esate baterako, datozen egunetarako eskualdean antolatuta dituzten hamaika ekintzak.
Busturialdean, Ajangiz, Bermeo, Ea, Ereño, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Mundaka eta Muxikako bizilagunak izango dira beltzez jantzi eta kalera aterako direnak.
Gaur egun erlijio katolikoagaz lotzen bada ere, hildakoen inguruko ospakizunak zeltek ospatutako Samhain (udaren bukaera) jaian dauka jatorria. Trantsizio jaia omen zen, urte batetik bestera igarotzeko eta beste mundurako irekiera ospatzeko hitzordua, hain zuzen ere. Gaur-gaurkoz, Euskal Herrian hildakoen arimak zerura iristea eskatzeko egunak badira ere, garai batean beste modu bateko ohiturak ere egon bazeuden, mundu mailan ezaguna den Halloween jaiagaz hainbat antzekotasun zituztenak: kalabazak hustea, janari eskean ibiltzea edo baserriz baserri kantuan ibiltzea.
Hala, garai bateko tradizioa berreskuratu eta hildako arimekin konektatzeko aukera emango dizkien egun beldurgarri bezain dibertigarriak dituzte herritarrek aurretik, baina egun esanguratsurik baldin bada, etzikoa da. Izan ere, udalerri gehienek atondutako egitarauak orduan gauzatuko dira. Badira, baina, dagoeneko ekintza desberdinez gozatzen ari diren herriak: hala Gernika-Lumo, nola Mutriku, besteren artean.
Tradizio beldurgarrienak betetzeko prest daude, alegia, han eta hemen. Musika, desfileak, mozorroak eta mota askotako tailer zein ikuskizunak nagusituko dira datozen egunotan udalerriz udalerri, herritarren gozamena beldurtzeko asmoz.
EGITARAUAK, HERRIZ HERRI
AJANGIZ
Etzi.
18:30. Musika eta aurpegi margoketa.
Ostean. Umeak ziri edo sari, etxez etxe.
BERMEO
Etzi.
11:30. Umeentzako tailerrak, Arrantzaleen Museoan.
17:00. Arimen Gaueko ekintzak Ludotekan, 6 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat.
18:00-21:30. Ohiturak mikroantzerkia, Frantziskotarren klaustroan. Ordu erdiko saioak. Sarrera: 4 euro.
Azaroak 7, zapatua.
20:00. Spookypheria Productionesek antolatuta, Halloween Metal Fest jaialdia, Kafe Antzokian. Sarrerak aurretiaz erosi daitezke, eta egunean bertan ere izango da erosteko aukera.
EA
Etzi.
18:00. Merendola, Eskolondon.
18:45. Ipuin entzuketak herritik zehar.
19:30. Txokolatea, frontoian.
Arratsaldean. Trapu zaharrekin dotoretzeko eta herriko akelarrera batzeko deia zabaldu dute.
EREÑO
Etzi.
19:00. Kalabazekin eskulanak egiteko tailerra.
Ondoren. Pikoteoa.
GAUTEGIZ ARTEAGA
Etzi.
17:30. Aurpegia margotu eta eskulanak, kultur etxean.
Gero. Askari handia.
Ostean. Ziri edo sari, etxez etxe.
GERNIKA-LUMO
Gaur.
17:00-22:00. Barrakak, San Juan Ibarran.
17:00-22:00. Janari sorginduak, herri beldurgarria eta arimen photocall-a, Industria eta Picasso kalean.
Bihar.
11:30-14:30 eta 16:30-22:00. Barrakak, San Juan Ibarran.
11:30-14:30 eta 16:30-22:00. Janari sorginduak, herri beldurgarria eta arimen photocall-a, Industria eta Picasso kalean.
18:30. Kalejira beldurgarria, San Juan Ibarratik hasita, Industria kalera arte.
Etzi.
11:30-14:30 eta 16:30-21:00. Barrakak, San Juan Ibarran.
11:30-14:30 eta 16:30-22:00. Janari sorginduak, herri beldurgarria eta arimen photocall-a, Industria eta Picasso kalean.
18:30. Dohaineko sorginen txokolatada, San Juan Ibarran.
Gero. Mozorro lehiaketa eta desfilea. Juniran, Ai Enen eta Mantasen gastatzeko 100 euroko hiru sari jokoan.
21.00. Lurgorriko Arimen Gaueko filma: Gremlins.
Domeka.
11:30-14:30 eta 16:30-21:00. Barrakak, San Juan Ibarran.
11:30-14:30 eta 16:30-22:00. Janari sorginduak, herri beldurgarria eta arimen photocall-a, Industria eta Picasso kalean.
MUNDAKA
Etzi.
18:00. Umeentzako tailerrak, Lehendakari Plazan.
19:45. Kalejira beldurgarria, Santa Katalina Plazatik hasita.
20:30. Txokolatada.
21:00. Mozorro aurkezpena, plazan.
Ostean. Suzko zezena eta ezustekoren bat.
MUXIKA
Etzi.
20:00. Hildakoen biztuera ibilbidea, Ibarrurin.