Laguna txartela, astelehenetik aurrera eskuragarri
Kultur etxearen bidez berritu edo eskuratu ahalko da Laguna txartela, bai bertaratuz, bai webgunean. Epemuga abenduaren 31 izango da.
Herrian kultur partaidetza sustatu eta programatutako ikuskizun zein jardueretara sarbidea errazteko asmoz, Laguna txartela eskainiko du, beste urte batez, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Astelehenetik [azaroak 2] aurrera jaso ahalko da, kultur etxean bertan.
2027ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko balioa duen txartelaren prezioa 45 eurokoa da, eta “abantaila ekonomikoak eta sarreren erreserban lehentasuna edukitzek” aukera eskaintzen du, besteak beste. Familia abonuen prezioa, ostera, 40 eurokoa da.
Kultur etxearen bidez berritu edo eskuratu ahalko da txartela, bai bertaratuz, bai webgunean. Epemuga abenduaren 31 izango da.
94-627 02 01 zenbakian edo kultur-etxea@gernika-lumo.eus helbidean lortu daiteke informazio gehiago.