Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Greba Orokorra antolatzeko asanblada irekiak deitu ditu
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu du Gernika-Lumon, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11n egongo den Greba Orokorra antolatzeko asanblada irekiak deitu ditu Lea-Artibai eta Mutrikun. Etxebizitza eskubidea berma dadin exijitzeko eta espekulazioari ezetz esateko helburuagaz, LABek, ELAk, ESKk, Steilarek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak greba eguna iragarri zuten urriaren 13an.
Hala, Sindikatu Sozialistak greba antolatzeko asanblada irekiak deitu ditu eskualdean. Busturialdean Gernika-Lumon egingo dute bilera, domekan [urriak 25], 18:30ean, Astran.