Mikel Jauregizar Alboniga - Athletic Clubeko jokalaria

"Nire ibilbide guztia Athleticen egitea gustatuko litzaidake"

Athleticen lehen taldean bere lekua egin du Mikel Jauregizarrek (Bermeo, 2003): txikitako ametsa bete du denbora gutxian. Futbolaz gain, euskarak eta Bermeok bere bizitzan duten garrantzia nabarmendu ditu.

Ainhoa Astarloa Beotegi / Zaloa Iturbe San Jose
Exkixu taldeak bere itzulera iragarri du.

Iraganeko sua piztera dator Exkixu

Gernika-Lumoko taldeak itzulera kontzertua emango du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon. Sarrerak bihar [urriak 23] 10:00etan jarriko dituzte salgai.

Elhuyar
Garikoitz Goikoetxea - UEMAko kidea eta 'Esnatu ala hil' liburuaren egilea

"Euskararen egoeraz konturatu behar gara, baina ez negar egiteko, ekiteko baizik"

Euskararen oraina eta geroa izango dituzte hizpide zapatuan, Bermeon, 'Esnatu ala hil' jardunaldiaren barruan. Garikoitz Goikoetxeak bere liburuaren inguruko hausnarketa plazaratuko du Nestor Basterretxea aretoan, 11:30ean. Ondoren, UEMAren 'Esnatu' dinamikaren berri emango du Arritxu Zelaiak. Bertsoa eta musika ere ez dira faltako, euskara epizentro bihurtuko den goizean zehar.

RK

Erantzunkizunak eta baliabideak modu "bidezkoagoan" banatuz beharrei erantzungo dien zaintza-eredua helburu

Herriko zaintza egoeraren diagnostiko partekatuaren ondorioak izango ditu abiapuntu ekintza planak. Ez dute Gernika-Lumoko Zaintza Mahaian inplikatutakoen proiektua bakarrik izatea nahi, "Gernika-Lumon bizi edota lan egiten dutenek partekatutako ekimena" izatea baizik. Ekintzetan parte hartzera deitu dituzte interesdunak.

Mundua txiki geratzearen teorema: Barandika eta Lekerika, txapeldun

Xabier Barandikak eta Unai Lekerikak 54 metroko frontoiko zesta-puntako Munduko Txapelketaren finala irabazi dute, AEBen aurka gailendu ondoren: 2 eta 1.

Ajan-argi herri mailako komunitate energetikoa sortu dute Ajangizen

27 herritarrek Ajangizko Udala bazkide laguntzailetzat duen Ajan-argi kooperatiba eratu dute. 134 eguzki plaka kokatu dituzte, kultur etxeko eta frontoiko teilatuetan banatuta.

Beste garaipen eta marka berri bana Inma Ruizentzat

Inma Ruiz atleta gernika-lumotarrak F65 kategoriako Aire Libreko Pistako Espainiako Master Txapelketa irabazi du, Palafrugellen (Katalunia).

etxebizitzak

Gernika-Lumoko EAJk etxebizitza turistikoak arautzeko tasa turistikoa proposatu du

Talde jeltzaleak uste du neurriak etxebizitza turistikoen hazkundea mugatu eta herritarren ohiko etxebizitzarako sarbidea babesten lagun dezakeela.

Muxikako Udala

Kortezubi Bidea eta Aita Luis Villasante arteko jolasgune berria erabilgarri dago

Herenegun [irailak 26] inauguratu zuen Gernika-Lumoko Udalak euritik babesteko 300 metro koadroko estalkia duen jolasgunea. Udalak 404.700 euro bideratu ditu proiektura.. 

'Gu musiketan', adineko pertsonen ongizatea berresteko

Bermeoko Udalak abiatutako 'Nagusiak bizitasunez bizitzen' programaren baitan antolatu du Musika eskolak 65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako 'Gu musiketan' tailerra.

Eduki babestua
Loreder Parafarmazia

Hamarkada bi, osasuna eta edertasuna uztartzen

Loreder Parafarmaziak bezero bakoitzari egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditu. Bezeroak osasun fisikoari eta mentalari eragiteko denetariko produktuak topatuko ditu bertan, baina, batez ere, prozesuan modu integral eta indibidualizatuan lagun egingo dion hurbileko lantalde abegitsua.

Musutruk Mundaka

Santa Katalina, poesiaren eta elkartasunaren aterpe

Oretania Taldearen III. Poesia Senidetzean elkartu dira Gaztela-Mantxako eta Euskal Herriko zenbait olerkari eta musikari. Mundakako Santa Katalian baselizan bilduta, poesia askatasun tresna gisa aldarrikatu dute.

Bermeoko kiroldegiak instalazioak eta zerbitzuak hobetu ditu

Skate pista, ikasgela eta batzar-gela bat sortzea, gimnasio eremua handitzea, eta bizikletak konpontzeko gune bat ahalbidetzea izan dira Bermeoko Udalak Areneko Kiroldegian egindako lanetako batzuk. Kirol-ikasturte berria urrian hasiko dela jakinarazi dute, bide batez.

22.572 pertsona artatu ditu turismo bulegoak udan

Gernika-Lumoko Turismo bulegoak "azken urteeetako erregistro onena" lortu du udan, iaz baino 5.105 bisitari gehiago artatuz.

Angel Txertudi, Nabarnizko 45. Zaldi Proba Txapelketaren garailea

Angel Txertudi izan da Nabarnizko 45. Zaldi Proba Txapelketaren garailea, proba nagusian 60 untza eginda. Kinttopekoa Rafa Alegriak poltsikoratu du, 57 untza, 5 metro eta 50 zentimetro lortuta.

XII. Dzanga Itsas-Kayak Txapelketa egingo da domekan

Parte hartzaileak hainbat kategoriatan lehiatuko dira eta hamahiru kilometro egingo dituzte Elantxobe eta Lekeitio artean.

Bermeo
Gehiago