Euskal dantzak ikasteko hamahiru saio eskainiko dituzte Sukarrietan
Sukarrietako Udalak jakitera eman duenez, hamahiru astelehenez euskal dantzak ikasteko aukera izango da herrian. Izan ere, jaietako erromerietan ohikoak diren euskal dantzak ikasteko eta gogoratzeko saioak eskainiko dituzte udaletxe azpiko gelan, astelehenero. Abendura bitartean bilduko dira interesdunak euskal kulturan hain esanguratsuak diren dantzak praktikatzeko.
Gauzak horrela, interesdunek izena eman beharko dutela nabarmendu dute udal ordezkariek, eta horretarako hiru bide ahalbidetu dituzte: aurrez aurre, telefonoz 94 687 0715 zenbakira deituz, edota udala@sukarrieta.eus helbidera idatziz. Izena emateko azken eguna irailaren 28a, astelehena, izango dela aurreratu dute.