Pediatria zerbitzua "lehen mailako arreta behar" modura birdimentsionatzeko eskaria

LABek pediatria zerbitzuetako langileen egoera larria salatu du. Osasun Sailari Bizkai, Araba eta Gipuzkoan dituen "eskumen guztiak" hartzeko eskatu diote, Madril "aitzakia modura erabiltzeari" utziz. Gernika-Gernikaldean pediatra bi falta direla adierazi dute; Ondarroan, "denbora luzea" daramate pediatra barik.

Adimen artifiziala, giza eskubideak eta bake kultura hizpide izango dituzte

Gernika Gogoratuzek jakinarazi du 'Adimen artifiziala, giza eskubideak eta bake kultura: Gizartea eraldatzeko erronkak eta aukerak' jardunaldia burutuko dutela azaroaren 6an, Bilbon. Aurretiaz izena ematea beharrezkoa dela gehitu dute.

Zaintza eta mobilizazioa oinarri, 'Zainduz' izeneko ekimenean

Bustu­rialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzan laguntzeko eta senideen eguneroko lana errazteko bi tailer antolatu ditu azaroan zehar. Izena emateko epea urriaren 28ra arte dago zabalik.

"Denona dena denon artean" erabakitzeko

Laga Baketan Laga herritar platafomak elkarretaratzea egin du domekan [urriak 18], Lagan egin gura duten duna artifizial proiektuaren inguruko informazio "zehatza" eskatzeko eta erakunde inplikatuei "hura geldiarazteko" eskatu asmoz.

Keinu txikiak etxean hasten diren erakusle

Asteklimagaz bat egin dute aurten ere muxikarrek, beste urte batez bigarren eskuko azokan parte hartuz. Egitaraua gauera arte luzatuko da, disko festa eta Muxik-Eruek taldearen kontzertuagaz.

Euripean ere euskal tradizioak bizirik mantenduz

Euskal Jaia ospatzen ari dira gaur [urriak 17] Kanpantxun, herritarrak batu eta euskal ohitura eta folklorea ospatzeko asmoz. Umeek prestatutako dantza emanaldiaz gain, ez dira baserriz-baserriko poteo girotua eta herri bazkaria falta izan.

Busturialdeko XIII. Enpresa Ideia Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 6ra arte zabalik egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hala nola, sari banaketa azaroaren 26an burutuko dute.

Euskal Herria eta Palestina: ibaitik itsasorako bi bide

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak Euskal Herriko udaletxeen aurrealdeetan deituriko elkarretaratzeetako batek, Gernika-Lumokoak, ezusteko gonbidatu berezia eduki zuen: Rabab Abdulhadi aktibista, hezitzaile, irakasle eta zuzentzaile akademiko palestinarra.

Asteklima

Eguneroko erabaki txikiek uzten duten arrastoa nabarmenduz dator Asteklima

Bihar hasiko dute Asteklimaren zortzigarren aldia, 'Zure arrastoa keinu bakoitzean hasten da' lelopean. Eguneroko erabaki txikiek planetaren etorkizunean eragin zuzena daukatela adierazten du aurtengo leloak. Ajangizko eta Muxikako udalek eta BBK Klima eta Ekoetxea Urdaibai zentroek jarduerak antolatu dituzte. 

Muxika

Ile mozketak, kirol egokitua ikusarazteko

Barbero Solidario elkartasun jaialdia hartuko du Gernika-Lumok domekan [irailak 20], Iparragirre Kalea ileapaintzaile, bizargin eta estetizistaz betez.

Eduki babestua

Elkartasunetik, Nabarnizko lur azpira salto

Ia 200 kobazulo aurkitu dituzte Iluntzar inguruan, eta ADES espeleologia taldeak Nabarnizko Udalaren zein herritarren laguntza eta prestutasuna azpimarratu ditu horregaz aurrera jarraitzeko.

Gernikako Merkatari Elkartuak

Bizkaigane eguneko ohiturak mantenduko dituzte

Domekan [irailak 20] jarri dute errigoitiarrek Bizkaigane eguna ospatzeko hitzordua. Musika, giro herrikoia eta hain esanguratsua den ardi-txakurren erakusketa izango dira nagusi.

autobus

Bizkaibus linea berria eskualdetik Usansoloko Ospitalera

Zerbitzua astelehenean [irailak 21] jarriko dute martxan eta lanegunetan lau irteera izango ditu noranzko bakoitzean. Irteera gehigarri bat izango du Gernika eta ospitalea bitartean.

Elantxobeko portua

Arrantza-komunitateen "dibertsifikazio ekonomikoa sustatzeko" laguntza aurkeztu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro bideratuko ditu Bizkai, Araba eta Gipuzkoako arrantza-eremuen "garapen jasangarrira". 17 udalerritan aplikatuko da estrategia, besteak beste, Bermeon, Mundakan eta Elantxoben.

Durangoko Azokaren 61. aldiko egitarauan parte hartzeko proposamenak aurkeztu daitezke

Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak aurkeztu ditzakete

Urriaren 5a [astelehena] izango da abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokaren guneetako programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epemuga. DA!PRO, Zu Non, Han DA! eta Ikasle Goiza egitasmoek ere zabalik dute izen ematea.

yoga

DuranGALDUEK taldekoek jantzi dute irabazlearen zapia

Eskualdeko Haritz eta Itsaso eta Bypasseu taldeek Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak lehiatu zituzten zapatuan [irailak 12] Zornotzan, baina ez zuten finalera sailkatzerik izan. Durangaldeko Lirio Loreak eta DuranGALDUEK izan ziren finalean.

Gehiago