Bermeoko erraldoiak diren Josefin eta Anton arrantzaleen eta Mari eta Lorentzo baserritarren miniaturak aurkeztu dituzte gaur. Santa Eufemia egunez, azokan erosi ahalko dira, 10:00etatik aurrera.


Itsas Adar futbol zelaiaren emakida lortzeko eta instalazioaren "etorkizuna bermatzeko" lanean ari da Busturiko Udala.

Arraun Lagunakek bere bosgarren Kontxako Bandera lortu zuen atzo. Oriok orain arteko nagusitasuna berretsi eta 131. Kontxako Bandera astindu zuen Donostian. Bermeo-Urdaibaik laugarren postua eskuratu zuen.

Nekazal Azokak eta Euskal Oiloaren Lagunen Topaketak "jende asko" batu du asteburuan Mendatan, eta udaletik «balorazio positiboa» egin dute.

Eleizalde Ikastolak eta udalak berriro antolatu dute pandemias geroztik egiten ez zuten Sukalki Eguneko sukalki lehiaketa herrikoia. Jai giroan eta "uste baino parte hartze handiagoagaz", gazte zein nagusia animatu dira lehiara.

Mundakarrek frankismoaren errepresioa pairatutako herritarrak omendu dituzte gaur [irailak 12] baita erailak izan ziren Alejandro Mallona eta Marcelino San Anton omendu ere. Udalak, aipatutako errepresioa jasandako familien testigantzen bilketa egin du, eta "lanean jarraitzeko" hautua berretsi.

Urdaibaiko 5/1989 Legeari buruzko eztabaida eta prozesu propioa irekitzea eskatu du Guggenheim Urdaibai Stop plataformak Eusko Legebiltzarrean.

Irailaren 19an Hazparnen hasiko dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta marka, iruditeria, eszenografia eta sintonia aurkeztu dituzte.

Domekan [irailak 13] egingo dute Mendatako 28. Nekazal Azoka. Txerriki pintxoen salmentaren dirua Axularri emango diote, Perthes gaixotasunari aurre egiten laguntzeko. Bihar [irailak 11], Euskal Oiloaren Lagunen II. Topaketa egingo dute.

Domekan [irailak 13] hasita bi asteburu hartuko dituzte Ariatzako Santa Kurtze jaiek eta askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango dute auzotarrek. Urtero bezala, Saragiaren hiletak emango die jaiei amaiera.

Urriaren 5a [astelehena] izango da abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokaren guneetako programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epemuga. DA!PRO, Zu Non, Han DA! eta Ikasle Goiza egitasmoek ere zabalik dute izen ematea.

Eskualdeko Haritz eta Itsaso eta Bypasseu taldeek Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak lehiatu zituzten zapatuan [irailak 12] Zornotzan, baina ez zuten finalera sailkatzerik izan. Durangaldeko Lirio Loreak eta DuranGALDUEK izan ziren finalean.

Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 21a [astelehena] izango da. Sortzaile berriek banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dute.

Ibarrangeluko Udalak kultur eta kirol eskaintza zabala eskainiko die herritarrei 2026/2027 ikasturterako. Saioetara izena emateko epea irailaren 24ra artekoa da.

Obren helburua kontrol eta segurtasun sistemak gaurkotzea da, eta hamasei hilabeteko epea aurreikusi dute horretarako, 5,1 milioi euroko aurrekontuagaz.

Bizkaiko Bertsozaleon Egunaren barruan, Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak eta finala jokatuko dituzte zapatuan, Zornotzan. Busturialdeko Haritz eta Itsaso eta Bypasseu taldeak sailkatu dira finalaurrekoetara.

Urriko Lehen Asteleheneko azokan parte hartu gura duten baserritar, ekoizle eta artisauek irailaren 18ra [barikua] bitartean aurkeztu ditzakete eskaerak; Urriko Azken Astelehenerako izen emotea, berriz, irailaren 30ean [eguaztena] itxiko dute.

50-60 lagun animatu dira III. Nabarnizko Igoeran parte hartzera. Iluntzar tontorreko ikurrina berritu dute, eta herrian poteo giroagaz biribildu dute ibilaldia.