Oinezko zein iIbilgailuen zirkulazioa "hobetzeko" asfaltatze lanak amaitu ditu udalak
Gernika-Lumoko Udalak amaitutzat eman ditu “narriaduraren ondorioz esku hartzea eskatzen” zuen udalerriko zenbait gunetan aurreikusita zituen asfaltatze lanak. Esku hartzea Aranen, Agirregana auzunean, Kortezubi kalean —biribilgunea Gernikako Ospitaleaga lotzen duen zatian— eta Allende Salazar eskolako irteeran dagoen pasabide jasoan burutu zen hasieran, eta Txorroburu, Lorategieta eta Karlos Gangoitiko hainbat eremu gehitu zaizkio gero.
Jarduketa errepide-sarea mantentzeko udal-planaren barruan kokatzen da, eta 272.600 euroko bideratu ditu lanetara. Esku hartzeak “kaleen bizitza baliagarria luzatu” eta oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazio eta segurtasun baldintzak “hobetzeko” helburuagaz egin dira.