
Eleizalde Ikastolak, Bermeoko Udalagaz batera, 2021az geroztik egin ez den lehiaketa antolatu du irailaren 12an [zapatua]. Arratsaldeko Talatik Goiko Plazarainoko jaitsiera ere berreskuratu dute.

Tabernazarre egunez 42 tortilla aurkeztu zituzten txapelketara, eta mozorro desfilea ere ez zen falta izan; atzo, berriz, goitibehera jaitsiera izan zen eguneko protagonista. Etzi [irailak 2] jarraituko dute egitarauagaz, San Antolin egunean elkartuta.

Gautegiz Arteagako Gazte Egunaren ondoren, arteagarrek San Antolin jaiez bete-betean gozatuko dute gaurtik [abuztuak 28] irailaren 2a bitarte.

Bedarona, Errenteria eta Busturiko herritarrek San Bartolome jaietako ospakizun egitarauez gozatu dute atzo, eta, errenteriarren kasuan, oraindik abian dituzte jaiak.

Zain Dezagun Urdaibairen salaketa baten ondorioz, Kosta Demarkazioak Busturiko Udalari jakinarazi dio Itsas Adar zelairako metalezko hesia kendu behar duela, eremu hori zarratzeko "eskumenik ez duelako". Udalak eguaztenera arteko epea du, hesia kentzeko; osterantzean, egun bakoitzeko "1.000 eta 5.000 euro arteko isuna" jaso dezake.

San Bartolome Eguna ospatzen ari dira Errenterian, Busturian eta Bedaronan. Errenteriarrek, usadioari jarraituz, Uriko aurreskua egin dute eguerdian, erraldoien kalejirak lagunduta.

Egurretik adierazi dutenez, gaur goizean [abuztuak 24] udaletxean egindako eserialdiari esker udalagaz "behin-behineko bilera" lortu dute. Bilkura horrek, baina, ez du aurrera egin, udalak "ez baitu alternatibarik eskaini". Hala, asanbladatik argitu dute gaztetxeak "kanporatze arriskuan" segitzen duela.

Sukarrieta ardatz hartuta, Jose Angel 'Txato' Etxanizek 'Sukarrieta-Pedernales. Un singular espacio de veraneo' izeneko lana ondu du, eta datorren barikuan [abuztuak 28] aurkeztuko du, Sukarrietan bertan.

San Bartolome jaien usaina hartzen hasiak dira Errenterian, Busturian eta Bedaronan.

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako ohiko hitzorduari eutsiko diote aurten ere: playback txapelketa. Aurten, hilaren 15ean egingo dute, eta izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 7ra (astelehena) arte.

Zapatuko (abuztuak 29) finalerdiak irabazita, Erik eta Bailo eta Aaron eta Ekhi izango dira datorren zapatuko final handian txapelaren alde lehiatuko diren puntistak. 20:00etan emango diote hasiera MESI Master Seriesaren finalari, Bermeoko Artza frontoian.

Irailaren 13an, mundakarrek urteroko lore eskaintza eta omenaldia egingo diete 36ko guduan eraildako Alejandro Mallona eta Marcelino San Antoni. Udala, gainera, errepresioa pairatutako familien bizipenak jasotzen ari da, eta herritarrek beren ekarpenak egin ditzakete, hurrengo astelehena [irailak 7] bitartean.

Astelehena [abuztuak 31] izango da Nabarnizko Udalak antolatutako yoga eta fitness funtzionala ikastaroetan izena emateko azken eguna.

Itsasoratu programaren bidez, Bermeoko Nautika Eskolako, Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako eta Pasaiako Blas de Lezo Arrantzako CIFP Nautiko-Arrantzaleko ikasleei prestakuntza-egonaldiak ontzietan egiteko aukera eskaintzen dieten arrantza-enpresei zuzendutako laguntza aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Ikasleko 5.850 eurora arteko laguntza jaso ahalko dute.

Aitor Etxebarriazarragak, Ibai Amillategik, Nerea Ibarzabalek eta Maialen Lujanbiok bertso saio ederra eman dute Ibarrangeluko Elizalden.

Hilaren 27an egingo dute Gautegiz Arteagako Gazte Eguna, bertako gazte asanbladaren eskutik. Egun osorako egitaraua prestatu dute, paella txapelketa herrikoiagaz hasi eta kontzertuekin biribilduta.