Bermeo MESI Master Seriesa aurkeztu dute
Bermeoko Artza udal pilotalekua puntistarik onenen topagune izango da hilaren 29an eta irailaren 5ean: Bermeo MESI Master Seriesa lehiatuko dute. Gaur [abuztuak 24] egin dute, lehia hartuko duen agertokian, txapelketaren aurkezpen agerraldi ofiziala. Bertan egon dira Nadia Nemeh Bermeoko alkate Nadia Nemeh, kirol zinegotzi eta alkateordu Xabier Ortuzar, MESIren ordezkari Sabin Anuzita (MESI) eta Jai Aliveko ordezkari Mikel Egiguren, baita Bermeoko Zesta Eskolaren arduradunak eta txapelketan parte hartuko duten pilotariak ere.

Etxeko puntista izango da lehiaren erakargarri handienetakoa: Alex Hormaetxea. Bermeotarrak Ekhi Martinezegaz osatuko du bikotea, eta Julen Basterra Txanika eta Oier Kanpandegiren aurka; bigarren finalerdian jokatuko dute. Lehendabizikoan, ostera, Javier Urrutiak eta Ortzi Aldazabal Argoitia-k Erik Mendizabalen eta Ruben Bailoren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Partidu biak ala biak zapatuan [abuztuak 29] jokatuko dituzte, 20:00retan hasita.
Irailaren 5ean, gizonezkoen finala orduko, emakumezko puntisten txanda iritsiko da: Erika Mugartegik eta Laura Rodriguezek Lur Lejardiren eta Alize Arriagaren aurka jokatuko dute. Sarrerei dagokienez, 10 euroko prezioa edukiko dute, eta aurretiaz erosi gura dituztenentzako deia airean da dagoeneko, Internet bidez egin baitezakete hori.