Matxitxako Kirol Txirrindulari Taldeak Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumo lotu ditu, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen lana ezagutarazteko.


Eusko Australiar Alkarteak Australiatik etxera itzuli zirenen seme-alaben ahozko lekukotzak bildu ditu, eta Euskal Diasporaren Artxiboan gordeko dira.

Bizitzen Fundazioarekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo du udalak diagnostikoa. Batzar desberdinak antolatu dituzte adinekoekin batera diagnostikoa egiteko.

Izendapenak, Bermeoko Udalaren berbetan, "alokairuen prezioak mugatzeko neurriak aplikatzea" ahalbidetuko du, batik bat, bermeotarrek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunei aurre egiteko tresna berriak eskainiz.

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute eguaztenerako [azaroak 11]. Busturialdeko herritarrak Gernika-Lumon batuko dira 18:00etarako deitu duten manifsetazioan.

Gaur aurkeztu du Bermeo Tunak 'Bermeo Tuna Lagunak' ostalaritza-sare berria. Ekimenaren bidez, atunaren eta hegaluzearen kultura gastronomikoa eta kontsumo jasangarria sustatu nahi dituzte sarea osatzen duten herriko 17 establezimenduek.

Bermeoko Udalak 8.000 esku-orri banatuko ditu hiriguneko etxebizitzetan, eta bi ingurumen-hezitzailek etxez etxeko bisitak egingo dituzte herritarren zalantzak argitzeko eta birziklatzea bultzatzeko.

EH Bilduk Mundakako aparkaleku ordenantza eguneratzeko proposamena aurkeztu du, baina bai EAJk, bai Herritar Alternatibak aurkako botoa eman dute. Aldeko hiru botogaz eta aurkako seigaz, koalizio abertzalearen proposamena ez dute onartu.

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) era pasaportea egiteko ibilgailu mugikorrak eskualdeko zenbait tokitan egigno ditu egonaldiak: abenduaren 2an Foruara helduko da, abenduaren 10ean Muruetara, eta azkenik, Busturian izango da abenduaren 23an.

Gernika-Luma kolektiboak queer zine zikloaren bigarren hitzordua egingo du bihar [azaroak 13, 19:00etan hasita, Kult Parnasoan. Paul B. Preciadoren lehen lana, ‘Orlando, mi biografía política’ izenburua duena, proiektatuko dute.

Bermeoko Udala Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko prozesua garatzen ari da, herriko eragile desberdinekin elkarlanean. Horretarako, beste herri batzuetako emakumeen etxeak ezagutzeko txangoa egingo dute datorren zapatuan [azaroak 21]

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxebizitzaren problematikaren eta azaroaren 11an [eguaztena] greba egiteko arrazoien berri emateko hitzaldia antolatu du domekan [azaroak 8], 12:30ean, Pasealekuan.

Argazki lehiaketa deitu du Muxikako Udalak, 2027ko egutegia osatzeko. Azaroaren 20ra [barikua] arte parte hartu ahal izango da.