NANa eta pasaportea egiteko ibilgailu mugikorra egongo da eskualdean
Udaletxe ondoko aparkalekuan egongo da ibilgailua, abenduaren 23an, 9:00etatik 13:30era. Hitzordua eskatzeko epea abenduaren 16ra arte egongo da zabalik.
Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta pasaportea egiteko aukera izango dute Busturiko herritarrek abenduaren 23an, udalerrira horretarako prestatutako ibilgailu mugikorra etorriko baita. Ibilgailua udaletxe ondoko gunean egongo da, goizeko 9:00etatik 13:30era.
Zerbitzua erabili nahi dutenek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, Busturiko Udalera deituta, 94 687 00 50 telefono zenbakira.
Hitzordua eskatzeko azken eguna abenduaren 16a izango da, edo, bestela, eskuragarri dauden ordu guztiak agortu arte. Beraz, NANa edo pasaportea berritu edo lehen aldiz egin behar dutenek epe horren barruan egin beharko dute eskaera.