Gizonezkoek berdintasunaren bidean "hausnartzeko" hiru hitzordu
Eako udaletxeko bigarren solairua gizonezkoen “berdintasunerako bidean” duten zereginaz “hausnartzeko eta formakuntza jasotzeko” toki bihurtu da, datozen asteotan: Berdintasunaren bidean… gizonok zer? izeneko saioak emango dituzte hilaren 18an eta abenduaren 2an zein 9an.
Bedarona, Ea eta Natxituko Andrak taldea hauspotutako tailerrak dira honakook, Hiruki Larroxaren, udalaren eta aldundiaren laguntzagaz. Bertaratzen diren gizonezkoek, besteren artean, “pribilegioak, genero rolen araberako presioa edota mikromatxismoak” modukoak jorratuko dituzte, ahalduntzerako eta sentsibilizazio feministarako bidean. Doako saioak izan arren, aurretiaz izena eman beharko da, ea.andrak@gmail.com posta elektronikora idatzita.