Itsasoan zendutako merkataritza marinelei omenaldia, itsasertzean bertan
Elantxobe itsasoagaz lotura estudun udalerria izan baldin bada, lotura hori are agerikoagoa bihurtuko da zapatu honetan [urriak 24], “itsasoan ibilitako jendea” omenduko baitute Talan, 12:00etan. Elantxobe lurrunontzia hondoratu zela 90 urte beteko direnez, “haren oroimenez eta 36ko gerran zendutako merkataritza marinelak gogoratzeko”, plaka bat ipiniko dute herrigunearen erdian kokatutako eremu horretan, udaletik aditzera eman dutenaren arabera. Omenaldia bera, baina, “are zabalagoa” izago dela aurreratu dute udal ordezkariek: “Orain arteko gatazka armatuetan hildako merkataritza marinel denak omentzeko tartea izango da”.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Amaia Barredo eta Portu, Itsas Gai eta Itsasertzeko zuzendari Koldo Goitia omenaldian egongo direl iragarri dute, bait Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko “eta beste erakunde batzuetako” ordezkariak ere. Herritarrak eurak ere hitzordu “berezi” horretara deituak daude.