Gernikaldean odola ematen hasi zireneko 50. urteurrena ospatzeko irudi berria aurkeztu dute gaur, Gernika-Lumoko Foru plazan dagoen odola emateko autobusaren aurrean, Odolkideek. Izan ere, 1974ko abenduaren 7an antolatu zuten herritarrek odola emateko lehen hitzordua, eta efemeridea gogoratu dute gaurkoan.
Durangoko Azokarekin euskal kulturgintzak lekua hartu du espazio publikoan, eta kulturazaleek Azokaren deiari gogoz erantzun diote, euskal kultur sisteman duten garrantziaren jakitun
Abendu eta urtarrilean zehar parte-hartze saioak antolatu ditu Busturialdeko Mankomunitateak Muxikako Udalaren baitan. Bihar (abenduak 10) eta etzi (abenduak 11) izango dira lehen egunak. Ondoren, urtarrilera egingo dute salto.
Markagailuan aurretik hasi arren, Club Joventut Badalonak erregulartasunez eutsi dio partidari, eta garipena lortu du Olimpic-en; 69-55 markagailuan. Hurrengoa, abenduaren 14an jokatuko dute Lucas Fernandezenak, Gran Canariaren aurka, etxetik kanpo.
Sustabiz Fundazioak II. Harrijasotze Txapelketa egin du gaur [abenduak 7] Santanape Kiroldegian. Emakumezkoen lehian, Leire Astoreka gernika-lumotarra gailendu da. Gizonezkoen maila absolutuan, Ibai Lopez elorriarra izan da nagusi; 80 kilotik beherakoan, Unai Ortega bermeotarra.
Gabonetako Azoka egin dute mundakarrek, udaletxeko arkupeetan. Jatekoa izan da nagusi.
Barikutik [abenduak 6] domekara [abenduak 8] bitartean, Artza pilotalekua Gabon Azoka Bermeotarraren bigarren aldia hartzen ari da.
San Nikolas jaien egitarau barruan, V. Kaltzadan Gora lasterketa lehiatu dute gaur [abenduak 6]. II. Igoera Herrikoien Ligako azken geltokia izan da Elantxobekoa. Alluitz de Bilbaok eta Paul Ormaetxeak eroan dute lasterketa; Irati Zabalak eta Xuban Muniozgurenek, azken sailkapena.
Abenduaren 13ra arte [barikua] erantzun ahalko dira udazkeneko lehiaketako galderak. Bermeoko produktuen zozketa abenduaren 19an [eguena] egingo dute, Opor aurreko topaketa egingo duten egun berean.
Landakon egindako ekitaldian izan ziren Basterretxearen senideak, eta oroigarria jaso zuten Gerediaga elkarteko presidentearen eskutik.
Domekan [abenduak 8] bakoitzak bere ibilbidea egin ostean elkartuko dira eta jai giroa ez da faltako hiru herrietako mugarrian.
Gogoan, por una memoria digna taldeak ekitaldi bi antolatu ditu Gernika-Lumon, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 76. urteurrena gogoratzeko helburuz: Kepa Aulestinaren berbaldia eta 'Gesto' dokumentalaren proiekzioa.
Singapur metodologia aplikatzeak onurak dakartzala aztertuta, San Fidel Ikastolak sei urte daramatza metodo horrekin lanean. Izan ere, errendimendu akademikoan, kontzeptuen ulermenean eta problemen ebazpenean sakontzen du nazioartean errekonozimendua lortu duen hezkuntza estrategiak.
Janire Arrizabalaga bertsolari gernikarrak Ixone Asategigaz batera osatutako Team Rocket bikoteak finala lehiatu zuen, baina Iruri Altzerrekak eta Peru Irastortzak eurek baino puntu gehiago bildu zituzten.
Gernika-Lumoko Udalak bi hilabeteko lanak amaitu ditu pilotaleku historikoaren gune giltzarri hori iragazgaizteko eta margotzeko.
Txartela eskuratzeko edota berritzeko aukera jada zabalik dagoela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak; 2025 guztia egongo da zabalik.
Gernika-Lumoko zentro berri honen helburua da autismoa duen pertsona bakoitzaren bizi proiektua hobetzen edo garatzen laguntzeko aukerak eskaintzea, baita horientzako ekarpen soziala sustatzea ere. Gehienez 12 pertsonagaz lan egingo dute, eta gaur gaurkoz, sei dira erabiltzaileak.