Espazio berri bat marraztu dute herrian
Ekaineko azken asteburuan Bermeoko Errementa Armaidxue taldeak Harrotasun Asteburua antolatu zuen, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna edo LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna oinarritzat hartu, eta hiru egun ekintza desberdinez josiz.
Aurrera eramandako ekintzen artean, zapatuan mural margoketan bildu ziren taldeko kideak, eta aste bitartean bukatu zutela jakinarazi dute, oro har. Herritarren laguntza ere izan zuten prozesu horretan, gainera, eta “oso eskertuta” agertu dira: “Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi; bai marrazten, edota galdetzen eta interesatzen. Etorri nahi izan, baina ezin izan dutenei ere eskerrik asko”.
“Pozik” daude taldekideak, lehenengo harrotasun asteburuan “hausnartzeko, ospatzeko eta aldarrikatzeko” tartea izan dutelako: “Denon artean herrian espazio berri bat sortzea lortu dugu”.