14 eta 30 urte arteko herritarrei deia, berdintasunerako bidean
Mundakako Udaletik aditzera eman dutenaren arabera, herritarrek beren iritzia emateko deia luzatua dute, bereziki, 14 eta 30 urte bitarteko adina duten mundakarrek. Udalerrian berdintasuna lortze bidean, nerabe eta gazteen “iritziak, proposamenak eta bizipenak” jaso gura ditu udal ordezkaritzak.
Horretarako, galdetegi anonimoa argitaratu dute, eta aipatutako profileko herritarrei hura betetzera animatzen dituzte. Mundaka “berdinzaleagoa” eraikitzeko prozesuan, galdetegiari erantzutea “oso lagungarria” izan daiteke. Mundakako Udalaren web orrialdean dago eskuragarri galdetegia.