
Asteklimagaz bat egin dute aurten ere muxikarrek, beste urte batez bigarren eskuko azokan parte hartuz. Egitaraua gauera arte luzatuko da, disko festa eta Muxik-Eruek taldearen kontzertuagaz.

Euskal Jaia ospatzen ari dira gaur [urriak 17] Kanpantxun, herritarrak batu eta euskal ohitura eta folklorea ospatzeko asmoz. Umeek prestatutako dantza emanaldiaz gain, ez dira baserriz-baserriko poteo girotua eta herri bazkaria falta izan.

18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 6ra arte zabalik egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Hala nola, sari banaketa azaroaren 26an burutuko dute.

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak Euskal Herriko udaletxeen aurrealdeetan deituriko elkarretaratzeetako batek, Gernika-Lumokoak, ezusteko gonbidatu berezia eduki zuen: Rabab Abdulhadi aktibista, hezitzaile, irakasle eta zuzentzaile akademiko palestinarra.

Bihar hasiko dute Asteklimaren zortzigarren aldia, 'Zure arrastoa keinu bakoitzean hasten da' lelopean. Eguneroko erabaki txikiek planetaren etorkizunean eragin zuzena daukatela adierazten du aurtengo leloak. Ajangizko eta Muxikako udalek eta BBK Klima eta Ekoetxea Urdaibai zentroek jarduerak antolatu dituzte.

SPHEERE programaren barruan kokatzen den Europar Batasuneko hiru proiektu pilotuetako bat da Foruko Kultur Etxea. Foruko Udalak jakinarazi du ia 400.000 euroko inbertsioa egingo dela lanok gauzatzeko.

Bermeoko Udalak jakinarazi du dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela azaroaren 2ra arte, eta eskariak telematikoki zein Berhaz bulegoan egin daitezkela.

Bermeoko Nautika Eskolak Bermeo Coastal Clean Up zabor eta plastikozko hondakin bilketa egin du gaur [urriak 14].

Urriaren 31an [zapatua] egingo dute Sustabiz Fundazioak bultzatutako Bermeoko III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia. Hiru lagunez osatutako taldeek urriaren 20ra [martitzena] arte dute izena emateko aukera.

Montorrealdea Guraso Elkarteak antolatutako Gaztañerre Eguna ospatu dute gaur [urriak 12] arteagarrek. Goizez, 4,75 kilo gaztaina bildu dituzte Atxarre aldean, eta, eguerdian, plazan bildu dira, haiek pisatu, dastatu eta jai giroan eguna ospatzeko.

Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkarteak antolatutako seigarren Gilda txapelketako publikoaren saria Auzokoa tabernarentzat izan da.