Gernika-Lumon grabatutako bideoklipa argitaratu du Non Serviumek
Uztailean grabatu zuten bideoklipa, Merkatu plazan.Nom Servium Non Servium talde mostoldarrak, Sociedad Alkoholika hardcore punk taldearen ahotsa den Juanekin batera, La Enfermedad abestia eta bere bideoklipa argitaratu ditu. Bideoklipa Gernika-Lumoko Merkatu plazan grabatu zuten uztailean, Rod Gamellaren zuzendaritzapean.
Urriaren 27an kaleratuko duten La última bala diskaren bigarren aurrerapena den abestiaren bideoa Gernika-Lumon grabatu izana ez da inondik kasualitatea izan. Taldeak “oihu” gisa definitu du La Enfermedad, Palestinako herria pairatzen ari den “genoziaren aurkako jarrera finkatzeko eta nazioarteko konplizitatea salatzeko” oihu gisa: “Gaia zera da, mundua gaixo dagoela eta beraiek direla gaixotasuna”.
Karlos Animal abeslariak azaldu duenez, taldeak “bere historiagatik” aukeratu zuen Gernika-Lumo, “gerraren ondorioak jasan eta berpizten jakin duen lekua” delako.
Kontzertua.
Ikus-entzunezkoa grabatzeko foru hiribildura egindako bisita Pasealekuan kontzertua eskaintzeko aprobetxatu zuten, kaleko zuzeneko emanaldiak berreskuratuz. Ziklo horri berriz hasiera emateko Gernika-Lumo aukeratu izanaren arrazoia nabarmendu zuten orduan, Busturialdekoa “erresistentziaren herria” dela azalduta.