
Haszten Elkartea babestu eta kirol egokitua ikusarazteko Barbero Solidario jaiak elkartasunez bete zuen atzo [irailak 20] Iparragirre Kalea. Ile-apaintzaile eta bizarginek 127 zerbitzu eskaini eta 2.517 euro bildu zituzten.

"Beti gora begira" aritu da Bermeo-Urdaibai Eusko Label Ligan, eta Oriok ihes egin badie ere, laugarren postua eskuratuta bueltatuko da Bermeora 'Bou Bizkaia'-ko eskifaia. Igoera kanporaketetan, Hondarribia eta Zarautz ariko dira datorren denboraldian Euskotren ligan. Deustu eta Zarautz izan dira Eusko Label Ligarako txartela irabazi dutenak.

10.601 bisitari izan ditu Bermeoko Turismo Bulegoak uztailean eta abuztuan, eta Gaztelugatxe Zentro berriak 3.715 lagun hartu ditu bere lehen udan. Turismo mota aldatzen doan heinean, gainera, herriko turismoa mantentzeko erronka berriak plazaratu ditu turismo bulegoak.

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak amaitu berri diren honetan, bermeotarrek mahonak gorde dituzte dagoeneko. Jaien amaiera, baina, ez da espero bezain ona izan: Errementa Armaidxue eta Txosna Batzordearen aurkako erasoak agertu dira herrian.

Urretxindorra eskolako guraso elkartearen deidiari erantzunez, Muxika eta Gernika-Lumo arteko bidegorria eskatzeko, errepidera atera dira muxikarrak gaur.

Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa berria du: 'Fosil gidaria: Gerra Zibilaren arkeologia'. Josu Santamarina eta Ander Gondrak komisarioek osatutako lana gaur [irailak 18] aurkeztu dute eta 2027ko otsailaren 27ra bitartean egongo da ikusgai.

Datorren astean Beasainen lehiatuko dute Euskal Kopa Inversus Gernika Bizkaiak, Mirai Euskotrenek eta Kutxabank Araskik.

Berbalagun egitasmoa bueltan dela aurkeztu dute gaur goizean Bermeoko Udalak eta herriko bi euskaltegiek, zein Hizkuntza Eskola Ofizialak. Aurten 'Eraman euskara praktikara' lelopean dator egitasmoa. Arduradunek gogoratu dute parte hartu gura duen edonork izena eman dezakeela.

Zinemaldiaren baitan egiten dute Ikastetxeak Belodromoan ekimena, eta Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok Urdaibain garatzen diren hegaztien jarraipenerako eta ikerketarako hainbat proiektu aurkeztuko ditu.

Egungo gaztetxearen "azken gazte eguna" izan daitekeela-eta, horren defentsaren aldeko "borrokara bideratuagoa" egongo den Gernikako Gazte Egunean batuko dira gazteak zapatuan [irailak 19].

Barbero Solidario elkartasun jaialdia hartuko du Gernika-Lumok domekan [irailak 20], Iparragirre Kalea ileapaintzaile, bizargin eta estetizistaz betez.

Ia 200 kobazulo aurkitu dituzte Iluntzar inguruan, eta ADES espeleologia taldeak Nabarnizko Udalaren zein herritarren laguntza eta prestutasuna azpimarratu ditu horregaz aurrera jarraitzeko.

Domekan [irailak 20] jarri dute errigoitiarrek Bizkaigane eguna ospatzeko hitzordua. Musika, giro herrikoia eta hain esanguratsua den ardi-txakurren erakusketa izango dira nagusi.

Zerbitzua astelehenean [irailak 21] jarriko dute martxan eta lanegunetan lau irteera izango ditu noranzko bakoitzean. Irteera gehigarri bat izango du Gernika eta ospitalea bitartean.

Eusko Jaurlaritzak 2,1 milioi euro bideratuko ditu Bizkai, Araba eta Gipuzkoako arrantza-eremuen "garapen jasangarrira". 17 udalerritan aplikatuko da estrategia, besteak beste, Bermeon, Mundakan eta Elantxoben.

Urriaren 5a [astelehena] izango da abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokaren guneetako programazioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epemuga. DA!PRO, Zu Non, Han DA! eta Ikasle Goiza egitasmoek ere zabalik dute izen ematea.