Ekainaren 21ean lehiatuko dute, Ereñoko Gabika auzoan, XII. Ereño Enduro lasterketa. 100 parte hartzaile edo gehiago aurreikusten dituzte.
Hizkuntza Normalkuntza Proietkuko (HNP) partaideek antolatuta burutu dute gaur (ekainak 17) herriarteko mintzodromoa, Astran. Gai desberdinen inguruan ordu betez ikasleak euskaraz aritzea eta inguruko beste ikastxeetako errealitate linguistikoa ezagutu eta harremanak sendotzea izan da helburua.
Itaiak Gernika-Lumoko Merkurion jarri du hitzordua gaur 19:30ean, eta Erdu Gazte Taldeak, berriz, 20:30ean, Kurtzeron. Gernika-Lumoko sare feministak eta Muxikako Udalak bat egin dute Kurtzeroko deialdiagaz, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Aurtengo elkartasun olatuaren helburua KBG sindromea duten ume, gazte eta horien familiei laguntzea eta euren egoera ikusaraztea zen, eta antolatzaileak jaialdiaren "lehen balorazio positiboa" egin dute. Bertaratutakoei zein boluntarioei euren ekarpen eta lana eskertu diete.
Ibarrangelutarrek Gorpuzti jaiak ospatuko dituzte hilaren 19tik 28ra bitartean.
Haur eta gazte literaturaren eta helduen literaturaren arteko muga lausoan kokatutako ‘Euri eta ateri’ lana ondu du Alaine Agirre idazle bermeotarrak, bere ibilbidean "mugarri bat" dena, bere berbetan. Neurodibergentea den pertsonaia bati buruz idatzi gura izan du, baina bere neurodibergentzian arreta jarri beharrean, pertsonaia hori gaixotzen duen sistema erretratatuz.
Herritarrek Marabiyak kolektiboaren Solar Sound System kalejira jasangarria, Dantz Point ekimena zein Berton merkatari elkartearen azoka izango dituzte aukeran. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Ohiko irakurleen txokoan zein txoko feministan izena eman gura dutenek ekainaren 30era arte [astelehena] du horretarako aukera, Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoan.
Hirugarren aldiz, SOMEk Aste Kulturala antolatu du, musika mota desberdina antzokietara, plazetara eta nagusien egoitzetara eramateko asmoz.
Ohitura eutsiz, San Antonio Eguna ospatzen ari dira Abiñan. Arratsaldean jarraituko du festak: apar festagaz eta gazteluekin gozatuko dute txikienek eta helduak, berriz, pintxo potean elkartuko dira.
Tokiko eta sasoiko ortuariak eskaintzen ditu Iñigo Garinek, tokian tokiko produktuen kalitatea salmenta zuzenak azpimarratuz.
2018an jatetxeko ateak zabaldu zituztenetik, bertoko eta sasoiko produktuak eskaintzearen aldeko apustua egiten du Ibarrangeluko Batzokiak.
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietako kontzertuen kartela iragarri dute. "Denetariko musika" eta musika taldeen arteko "aniztasuna" bermatu gura izan dute.
Hogeita hamar bat elkartek jaso ahal izango dute Gernika-Lumoko Udalak bideratutako diru laguntza. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26ra arte zabalik izango dela gogoratu du udalak.
Eako Udalak udalaren eta herritarren arteko "komunikazioa hobetzeko eta lotura estutzeko" auzo batzarrak deitu ditu barikurako, zapaturako eta domekarako: Natxituan, Ean eta Bedaronan bilduko dira.
Gernika-Lumoko Berbalagunetik surf saioa antolatu zuten atzo (ekainak 10), Lagako hondartzan. Hamar berbalagun bertaratu ziren, eta saioa "asko disfrutatu" zuten.