
Orain arteko parte hartzerik handiena eduki du Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor musika zikloak. Herritarren erantzuna "erraldoia" izan da. Joxe Benantzi Bilbao antolatzaile mundakarrak 22. ekitaldiaren balorazioa eta etortzeko dauden helburuen irakurketa egin du.

Sukarrieta ardatz hartuta, Jose Angel 'Txato' Etxanizek 'Sukarrieta-Pedernales. Un singular espacio de veraneo' izeneko lana ondu du, eta datorren barikuan [abuztuak 28] aurkeztuko du, Sukarrietan bertan.

San Bartolome jaien usaina hartzen hasiak dira Errenterian, Busturian eta Bedaronan.

Ugaitz Arrietak urteko helburu handietako bat ate joka du. Astelehenean [abuztuk 24], etxeko errepideetn lehiatu du, Bizkaiko Txapelketa hartuko duen 75. San Bartolome Sari Nagusian.

Urdaibai Blue Butterflies-en emakumezko kadeteek Euskadiko Txapelketa irabazi dute, eta Espainiakoan meritu handiko hamargarren postua eskuratu.

Errenteriak San Bartolome Sari Nagusiaren 75. ekitaldia hartuko du, datorren astelehenean [abuztuak 24]. Afizionatu mailako goi mailako tropela aurreikusten dute, aurtengo aldiak Bizkaiko Txapelketa ere erabakiko baitu.

Xabier Barandika gernika-lumotarrak, azkenean, irabazi du zesta-puntak zor zion Jai Alaiko finala. Etxeko pilotalekuan harrapatutako seigarren finalean iritsi zaio txapela: Mikel Mantzisidor mutrikuarragaz batera jantzitako Gernikako Grand Slamekoa.

Andra Mari jaiak ospatu dituzte egunotan hala Natxituko, nola Ibarruriko herritarrek.

Iñigo Azkona Bikandi argazkilariak 'Noyes' erakusketa ikusgai du Elantxobeko Tinglaupean, hilaren 23a bitarte.

Aitor Etxebarriazarragak, Ibai Amillategik, Nerea Ibarzabalek eta Maialen Lujanbiok bertso saio ederra eman dute Ibarrangeluko Elizalden.

Hilaren 27an egingo dute Gautegiz Arteagako Gazte Eguna, bertako gazte asanbladaren eskutik. Egun osorako egitaraua prestatu dute, paella txapelketa herrikoiagaz hasi eta kontzertuekin biribilduta.

Hilaren 17an egindako azken kontrolaren ostean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Laidatxu hareatzan bainua "ez hartzeko gomendioa" egin du, eremuak bainu uretako kalitate irizpideak "puntualki betetzen ez dituelako".

Ereñoko Udalak udaletxe alboko desfibriladorea "prestazio hobedun" batengatik ordezkatu du, eta Gabikan berri bat jarri. Herritarrek, gainera, larrialdietan zelan jardun ikasteko formakuntza saioa jaso ahalko dute.

Unai Lekerika gernika-lumotarra Lekeitio Jai Alai Udako Master Seriesean ariko da. Zapatuan [abuztuak 22] finalerdiak lehiatuko dituzte, eta finala hurrengo barikuan [abuztuak 28] jokatuko dute. Gernikako Grand Slameko garaile Mikel Mantzisidorrek Lekeition estreinatuko du azken txapela.