
Olatz Arrizabalagak Plazandreak txapelketaren binakako garroan parte hartuko du, Arrate Bergaragaz bikotea osatuta. Hurrengo astelehenean [uztailak 6] egingo dute debuta. Hilaren 11n, berriz, San Fermin Torneoaren finalean ariko da aurrelari gernika-lumotarra, Nahia Bertizegaz batera.

Zapatuan [uztailak 4] lehiatuko dute Serrats Aldapa Xtrem Bike Marathon mendi bizikletako probaren laugarren aldia, bi ibilbidegaz. 290 lagunek izena eman dute.

Sustabiz Fundazioak Gure Kirolak Sustatzen 2026 egitasmoa aurkeztu du, eragina "ingurune eta kolektibo berrietara" hedatuz. Haszten elkarteagaz lankidetza-ildo berria ere zabaldu dute.

Inma Ruiz atleta gernika-lumotarrak urrezko domina bi eta urrezurizko zein brontzezko bana poltsikoratu ditu Aire Libreko Espainiako Txapelketan.

Elantxobek eta Mutrikuk hartu dituzte ETE eta KAE 2 ligetako estropadak asteburuan [ekainak 27 eta 28]. Elantxobeko emaitza bikainagaz, Busturialdeko traineruak bigarren txandan lehiatzeko aukera izan zuen Mutrikun.

Oriok eta Arraun Lagunak-ek Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen garaipenak lortu dituzte Madrilen. Bai emakumezkoen, bai gizonezkoen faboritoak erabateko sendotasunez aritu dira. Bermeo-Urdaibai laugarren sailkatu da, hamar segundoko denbora zigorra jasota.

56.00 segundotan amaitu zuen Gernika Atletismo Taldeko kirolariak 400 metroko lasterketa, Euskadiko Txapelketako podiuma osatzea lortuz. Denbora horrekin bere markarik onena hobetu eta marka berria ezarri du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Igeribidea programa jarri du martxan. Itsasoan igeriketa segurua sustatzea da zirkuituaren helburua, eta Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dituzte jarduerak.

Mundakak podiuma lortu du kadete mailetan eta Elantxobek harrobiaren maila ona erakutsi du.

Euskadiko Kickboxing Txapelketa lehiatu zuten joan den zapatuan (maiatzak 9), TAE Gernika klubeko kirolariek, eta horietako zazpi txapeldun izendatu ziren.