Irailaren 14tik ekainaren 30era bitartean emango dituzte Muxikako kirol ikastaroak
Kirol ikastaroen egutegia luzatu du aurten Muxikako Udalak, eta irailaren 14an hasi eta ekainaren 30era bitartean eskainiko dituzte kiroldegian. Izen ematea gaur [irailak 3] zabaldu dute, eta irailaren 10era bitartean izena eman behar da Zubieta Errota Udal Liburutegian.
Datorren astean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izena eman ahalko da, baina gaur eta bihar 08:00etatik 15:00etara bitartean. Era berean, 645 00 66 63 telefono zenbakira deituta eta liburutegia@muxikakoudala.eus helbide elektronikora mezua bidalita ere izena eman daiteke.
Funtzionala, GAP, Pilates eta Yoga ikastaroak emango dituzte aurten, eta erroldatutakoek hilean 25 euro ordaindu beharko dituzte eta erroldatuta ez daudenek 30 euro.
Funtzionala senior ikastaroa astelehenetan eta eguaztenetan izango da 09:30etik 10:20ra, eta arratsaldeko funtzionala ikastaroan lau talde osatzeko aukera dago: astelehenetan eta eguaztenetan 17:00etatik 17:50era ariko da lehenengo taldea eta 19:10etik 20:00etara bigarrena; martitzenetan eta eguenetan 16:30etik 17:20ra egingo dute lehenengo saioa eta 20:10etik 21:00etara bigarrena. GAP ikastaroa, berriz, martitzenetan eta eguenetan eskainiko dute 17:30etik 18:20ra bitartean.
Pilates saioak eguazten eta barikuetan 11:00etatik 11:50era eta astelehenetan eta eguaztenetan 18:00etatik 18:50era izango dira, eta yoga, ostera, martitzenetan eta eguenetan 11:00etatik 12:30era eta 18:30etik 20:00etara