Musikak argitu du San Migel Eguna
San Migel Eguna ospatu dute gaur [irailak 29] Bermeon, Ereñon eta Mendatan. Mezak, jan eta edanak eta musikak batu ditu han eta hemengo herritarrak.
Arrekatxutxa taldeak alaitu du San Migel Eguna Bermeon.Bermeoko Udala Egutegian maitasun berezi bategaz markatutako eguna dute San Migel Eguna Busturialdeko hainbat txokotan. Mezak batu ditu goizean Ereñoko, Mendatako eta Bermeoko zenbait herritar, eta mezaosteak egunaren zati bat elkarregaz pasatzeko aukera eskeini die.
12:30ean kanpaiek mezetara deitu ditu bermeotarrak, San Migel Egunak araututako hitzordura batzeko. Mezatik irtetean, Arrekatxutxa taldearen musikak girotu ditu elizaren inguruak, eta bertan aritu dira herritarrak musika dantzekin osatzen. Dantzan ez dakitenek ere izan dute bertan geratzeko aitzakia, hamaiketakoa prestatu baitute denentzat. Jaiek ez dute etenik izango, izan ere, San Jeronimo Eguna dute bihar, eta 12:30eko mezaren ostean, kinito eta pastak izango dituzte, Arrekatxutxaren musikagaz batera.
Ereñon mezagaz eta osteko pintxo dastaketagaz ospatu dute San Migel eguna. Mendatan ere izan dute mezarako astia herritarrak betu dituen bakailao janaren aurretik. Arratsaldean briskan ariko dira, jokoan herriko trebeena zein den erakusteko.