Zazpi ikastaroren eskaintza, Gautegiz Arteagan
Abesbatza, mantentze gimnasia, spinning, 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako ingelesa, pilates, yoga eta zumba ikastaroak emango dituzte ikasturte honetan, Gautegiz Arteagan. Horietan parte hartzeko asmoa daukatenek kultur etxean edo udalaren webgunean izena eman behar dute, eta irailaren 18a da horretarako azkenengo eguna.
Abesbatza eguaztenetan batuko da, 20:00etatik 22:00etara, eta egun berean emango dituzte umeentzako ingeles ikastaroak: 17:30etik 18:30era 3-4 urtekoak bilduko dira eta 18:30etik 19:30era 5-6 urtekoak.
Astelehenetan eta eguaztenetan izango dira mantentze gimnasia (16:30-17:30), zumba (17:30-18:30) eta yoga (18:15-19:45) saioak. Spinning ikastaroa, ostera, martitzenetan eta egunetan izango da, 18:00etatik 19:00etara bitartean.
Bestalde, pilates saioak goizez eta arratsaldez izango dira: eguaztenetan eta astelehenetan 10:00etatik 11:00etara eta martitzenetan eta eguenetan 17:30etik 18:30era eta 18:30etik 19:30era.