65 kiloz azpiko Euskadiko Txapelketa irabazi du Aner Alvarez boxeolari bermeotarrak. Jon Ander Rafael gernikarragaz lehia estua eduki du, eta aitortu du “orain arte eduki duen borrokarik bizi eta gogorrena” izan dela. Rafaelek esan bezala, “giroa ikaragarria” izan zen zapatuko jaialdian, eta publikoaren babesa eta jarrera txalotzeaz gain, errespetua gailendu zela azpimarratu du.


Eskualdea maillot berdez jantzi zen zapatuan [ekainak 13], Oiz Erronka-Jabi Amorrortu Martxa Zikloturista tarteko. Ia 1.000 laguneko parte hartzeagaz, Aixerrotape Zikloturista Elkartearen zuzendaritza talde berriak martxaren XVI. aldiaren balorazioa egin du.

Urdaibai Eskubaloi Taldeak denboraldi amaierako jaialdia ospatu zuen iragan zapatuan [ekainak 13]. 500 lagundik gora bildu ziren talde bazkarian. Isla Kale leporaino bete zuten zaleek.

Jai Alai pilotalekuak elite eta neoprofesional mailetako boxeo gaualdia hartuko du zapatuan [ekainak 13]. Egitarauko borrokaldi nagusiak Jon Ander Rafael gernika-lumotarra eta Aner Alvarez bermeotarra elkartuko ditu; 65 kiloz azpiko Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute.

Gabika auzoak Ereñoko XVIII. Raida hartu zuen atzo [ekainak 8]. 40, 60 eta 80 kilometroko probak lehiatu zituzten; 40koak Bizkaiko Txapelketa hartu zuen.

Uztailaren 4ean [zapatua] egingo dute Serrats Aldapa Xtrem Bike Marathon mendi bizikletako probaren laugarren aldia, bi ibilbidegaz. Ekainaren 21a [domeka] bitartean izena eman daiteke.

Lau distantziatako probak lehiatuko dituzte, 09:00retatik aurrera: 20, 40, 60 eta 80 kilometrokoak. 40 kilometrokoak Bizkaiko Txapelketa hartuko du. 40 lagun inguruko parte hartzea dago aurreikusita.

Joanes Goitisolo gernika-lumotarrak "marka ikusgarria" lortu du Mutrikun.

Bermeoko absoluto kategoriako gizonezkoek hamaseigarrenez astindu zuen atzo [maiatzak 31] Bizkaiko Traineru Txapelketako bandera. Mundakako beteranoek erakustaldia egin eta bandera eskuratzea lortu zuten. Elantxobe ere bertan izan zen, gizonezkoen kategorian.

56.00 segundotan amaitu zuen Gernika Atletismo Taldeko kirolariak 400 metroko lasterketa, Euskadiko Txapelketako podiuma osatzea lortuz. Denbora horrekin bere markarik onena hobetu eta marka berria ezarri du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Igeribidea programa jarri du martxan. Itsasoan igeriketa segurua sustatzea da zirkuituaren helburua, eta Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dituzte jarduerak.

Mundakak podiuma lortu du kadete mailetan eta Elantxobek harrobiaren maila ona erakutsi du.

Euskadiko Kickboxing Txapelketa lehiatu zuten joan den zapatuan (maiatzak 9), TAE Gernika klubeko kirolariek, eta horietako zazpi txapeldun izendatu ziren.