
251 postugaz, lehen sektorearen erakusleiho koloretsua izan da da gaur [urriak 26] Urriko Azken Astelehena. Udalak Gernika-Lumoren izena munduan zehar zabaltzen duten herriko zenbait kirolari, merkatari eta enpresa omendu ditu.

Mareak Jaialdiak iraun dituen bost eguneko marea biziak baretu berri, MB2000 elkarteko kideak "asebeteta" amaitu dute hamabigarren aldia, eta martxoan hamahirugarrenari begira jarriko direla nabarmendu dute.

Galarretako (Araba) Azkarra gaztandegiak lortu du Urriko Azken Asteleheneko Azokako gaztarik onenaren sari preziatua. Bigarrenez irabazi du; 2018an lortu zuen lehenengoz, eta 2019an, berriz, bigarren sariarekin bueltatu zen etxera Gorka Azurmendi.

Urriko Azken Astelehena abiada bete-betean da. 300 postutik gora edukiko ditu dagoeneko zabalik dagoen azokaguneak. Eguerdian iritsiko da eguneko une gorena, Merkurion: 12:00etan, bertsolarien txanda iritsiko da. Ostean, barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta sailetako lehiaketak egingo dituzte. Azkenik, gazta enkantearen unea helduko da.

Astelehentxutxuk jendetza bildu du eguerdiko lagunarteko paella txapelketan: 62 kuadrilla eta 619 lagun bildu dira Merkatu plazan. Beti Gaztez eta Mambo kuadrillak saritu dituzte paella lehiaketan, eta Pins bingo musikatuan.

'Elantxobe' lurrunontzia itsas hondora joan zenetik 90 urte beteta, instituzioek bertan "eta gainontzeko gerretan" zendutako merkatal marinelak omentzeko plaka ipini dute Talan.

Ricardo Remiro iazko gazta onenaren ekoizleak laugarrenez parte hartuko du Urriko Azken Astelehenean. Gazta "orekatua" aurkeztuko du.

Euskal Herriko hamaika txokotatik iritsitako lehenengo sektoreko ekoizleen topagune izango da Urriko Azken Astelehena beste urte batez, eguraldi bero eta lehorrak markatutako udaren ondoren. Asko izango dira "garrantzitsua" den azokan estreinako saria eskuratzeko ilusioz bertaratuko direnak eta beste asko, berriz, errepikatu gura dutenak. Iazko sarituek ez dute hitzordua galduko.

Astelehentxutxuren azken aldia izan daiteke biharkoa [urriak 24]: Gernika-Lumoko gazteen saretzea sustatzeko jaiaren egungo antolakuntza taldearen azken aldia izango da aurtengoa, baina belaunaldi berriei "atea zabal-zabalik" uzten diete, testigua har dezaten.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu du Gernika-Lumon, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 40 edo 50 odol emotetik gora egin dituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emaile omenduko ditu etzi [urriak 23], Gernika-Lumoko Elai Alai Areto Nagusian.

Bermeoko Berbalagunek ikasturte berriari hasiera emateko bi ekimen antolatu dituzte. Urriaren 25ean ibilaldi bat egingo dute Laida eta Atxarre artean, eta hilaren 29an hitzaldi-tertulia izango dute Euskal Gunean. Bietan ala bietan izen ematea beharrezkoa izango da.

Aintzatespenak zerbitzu publikoaren "etengabeko hobekuntza" eta erabakiak hartzeko datuen erabilera, digitalizazioa, jasangarritasuna eta behar ezberdinak dituzten bisitarientzako arreta uztartzen dituen kudeaketa-eredu bat ezarri izana egiaztatzen du.