Bermeoko denden erakusleihoak

Bermeoko Udalak tokiko merkataritza sustatzeko udazkeneko kanpaina abiatu du

‘Bertokoa dalako… Bermeon erosi’ kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan 20 euroko erosketak egiten dituzten bezeroek "harraskatzeko txartelak" jasoko dituzte. Kanpainia azaroaren 26ra bitartean egongo da martxan.

Reggae doinuen erritmora komunitatea egiteko urteroko zita

Reggae, ska eta rocksteady zaleak Gerniska Rudelari Taldeak antolatutako XIV. Rudelari Egunean elkartuko dira zapatuan [azaroak 7], Gernika-Lumon. Bazkarirako tiketak barikura arte [azaroak 6] jaso daitezke, Aterpe tabernan.

Bermeo, euskal dantzen epizentro

XXXVIII. Nagusien Busturialdeko Dantzari Eguna hartuko du Bermeok, zapatuan, Artza Frontoian. Ekimenak eskualdeko eta inguruko zazpi dantza talde elkartzeaz gain, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurren egitarauari amaiera emango dio.

Alex Arrate Zelaia - Dietista eta dibulgatzailea

"Egungo gaixotasun nagusien %80 saihestea edo, behintzat, ahal beste atzeratzea oso egingarria da"

Alex Arrate Zelaia dibulgatzaile markina-xemeindarrak nutrizio eta osasunari buruzko berbaldi dibulgatiboa emango du zapatuan [azaroak 7] Ereñon.

Garaipena, baina kritika dosi batekin

Torrealday Gernika Rugby Taldeak borrokatutako garaipena lortu du Valencia RC-ren kantxan: 46 eta 48. Hurrengo domekan [azaroak 8], Steelphalt Getxo Rugbyren aurka jokatuko dute, 12:30ean hasita, Urbietan.

kultura

Auzolanetik kultur eskaintza aberasten

Errigoraren dokumentalaren proiekzioagaz eta produktuen dastaketagaz hasiko dute Azaroko Asteburuak Natxituko Kultur Agenda, bariku honetan.

Barandika eta Basque, Winter Seriesen poltsan akziodun nagusiak

Xabier Barandikak eta Thibault Basquek erabateko nagusitasunez, 2 eta 0ekoarekin, irabazi dute Eusko Label Winter Series txapelketaren bigarren jardunaldia. Ludovic Ladutxe eta Mikel Mantzisidor menpean hartuta, hautagai nagusiak B multzoaren buruzagi dira dagoeneko.

73 proposamen, herritarren aukeran

Bermeoko Udalak 2027ko parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesuaren hirugarren faseari ekin dio: herritarrek azaroaren 22ra arte izango dute aukeratutako proposamenen artean bozkatzeko aukera.

Mundaka

"Eragindako sutea" gertatu da San Katalinan

Santa Katalina baselizan "eragindako sutea" topatu dute goizaldean. Atea kiskali dute, baina kalteak "ozta-ozta" ez dira handiagoak izan. Udalak gertakariak "irmoki gaitzetsi" ditu, baina Musutruk Mundaka elkarteak "segurtasun neurriak hartzeko beharra" azpimarratu du.

Bermeok egonaldi turistikoen gaineko zerga ezarriko du 2027ko urtarriletik aurrera

Bermeoko Udalak 2027an indarrean sartuko diren hainbat ordenantza fiskaletan aldaketak onartu ditu urriko osoko bilkuran. Besteak beste, egonaldi turistikoen gaineko zerga berria arautzea, eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) hobari bat ezartzea onartu dituzte.

57,7 milioi euroko inbertsioa, eskualdeko baliabide hidrikoen "defizit larria" arintzeko

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 57,7 milioi euroko diru saila bideratuko du Busturialdea Zadorra sistemara lotzera, eskaria bermetzeko arazoei irtenbidea emateko helburuagaz.

Eduki babestua

Arimen Gaba Baltza: beldurrak uxatu, kalabazak piztu eta Gau Beltza argitzeko deia

Seber Altube Ikastolako Seberbaz euskara batzordeak Arimen Gaba Baltza antolatu du biharko [urriak 30], bigarren aldiz. Ikastolako komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle eta familiek elkarlanean prestatu dute ekimena.

Nestor Basterretxea aretoak 'Trajea' antzerkia hartuko du

'Trajea' antzerkia egongo da barikuan [urriak 30] Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Sarrerak salgai daude Gizarte eta Kultura Etxean eta udalaren webgunean.

Athletic Nabarniz Elkartea
Elantxobeko portua

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Greba Orokorra antolatzeko asanblada irekiak deitu ditu

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak asanblada irekiak deitu du Gernika-Lumon, azaroaren 11ko Greba Orokorra antolatzeko.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak (TGEEZ) 40 edo 50 odol  emotetik gora egin dituztenen "elkartasuna eta konpromisoa" eskertzeko omenaldia antolatu du

108 odol-emaileren elkartasun eta konpromisoari aitortza

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 40 edo 50 odol  emotetik gora egin dituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emaile omenduko ditu etzi [urriak 23], Gernika-Lumoko Elai Alai Areto Nagusian.

Euskaraz aritzeko lehen bi ekimenak antolatu dituzte

Bermeoko Berbalagunek ikasturte berriari hasiera emateko bi ekimen antolatu dituzte. Urriaren 25ean ibilaldi bat egingo dute Laida eta Atxarre artean, eta hilaren 29an hitzaldi-tertulia izango dute Euskal Gunean. Bietan ala bietan izen ematea beharrezkoa izango da.

Gehiago