
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika eta Sukarrieta biztanleei ura zentzuz erabiltzeko eskatu die erakundeak, azken asteetako tenperatura altuen eta euri eskasiaren ondorioz, ibilguek ur maila baxua daukatelako.

Sarek eta Etxerate-k deituta, ehunka herritar mobilizatu dira hondartzetako abuztuko urteroko hitzorduan. Azkena izateko desioa adierazi dute.

LAB, UGT eta CCOOk aurreakordioa sinatu dute CEBEK patronalagaz. Hitzarmena bost urtez egongo da indarrean (2025/29). ELAk uste du akordioa ez dela nahikoa.

Senegaldar kultura eta borroka lau haizetara zabaltzeko asmoz, Bermeoko Lamerak Senegaldar eguna hartuko du, bihar. Hausnartzeko, ondo pasatzeko, eta gainontzeko kulturak ezagutzeko aukera izango da udalerrian, Bermeoko NDAWI Senegaldar elkartearen eskutik.

Foruan, Laidan, Bedaronan eta Ondarroan saninazioak ospatuko dituzte datorren astean.

Bermeoko lau kultur elkarteren ibilbideak lehen lerroan jarriz berretsi ditu aurtengo teilak Bermeoren mugak Izaro uhartearen ipar-ekialderantz daudela. Bermeotar, elantxobetar eta mundakarrak izan dute, eta izango dute oraindik jai giroaz blaitzeko aukera.

'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea' erakusketa aurkeztu dute gaur [uztailak 21], Euskal Herria Museoan. Gautegiz Arteagan jaiotako organogile handiaren "memoria eta legatua" berreskuratzeko eta ezagutara emateko helburuz sortu dute ikerketa lan sakona eta luzea oinarri duen bilduma.

Durango Kirol Taldearekin lehiatu du atleta gernika-lumotarrak Kluben Espainiako Master Txapelketa, Coruñan. Guztira 150 puntu lortuz, lehenengo postua lortu du klubak.

V. Bermeo Hiria Inpesca Pilota Festibala hartuko du, zapatuan, Artza pilotalekuak. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta 15, 20 eta 25 euro arteko prezioetan eros daitezke.

Film laburren emanaldiak 100 lagunetik gora elkartu zituen barikuan [uztailak 10] Bermeoko zinema aretoan, eta Deabru Beltzen ikuskizuna ere arrakastatsua izan zen: "Dena oso-oso ondo eta sinkronizatuta atera da. Oso pozik gaude aurtengoagaz"

24 establezimendun parte hartuko dute aurten Bermeo Tuna World Capitalek antolatutako Bermeo Tuna Pintxo Tour 2026 ekimenean. Uztailean zein abuztuan hegaluze eta atunagaz egindako proposamen gastronomikoak eskainiko dituzte.