
Bihartik uztailaren 4ra bitartean ospatuko dituzte San Pedro jaiak. ETE ligako Elantxobeko Andran Ikurriña lehiatuko dute bihar, estreinako.

Sanjoanak atzean uzteagaz, sanpedroen dinamiketan bete-betean sartuko da eskualdea. Jaia izango da nagusi egunotan Bermeon, Lumon, Mendatako Marmiz zein Zarrabenta auzuneetan eta Ibarrurin. Herritarren arteko gordeleku dira jaiok, besteak beste, han-hemen atondu dituzten herri bazkariak tarteko. Hori bai, denetariko txapelketa, kirol jarduera, mokadu zein dantza saioak aurreikusita daude.

Uztailaren 5era arte, San Pedro jaietako jarduerez gozatuko dute mundakarrek. Udalak eta herriko kultur taldeek auzolanean ondu dute jaietako egitaraua. Adin denetako herritarrak aintzatetsiko dituzte: haur, gazte, nagusi eta helduei bereziki zuzendutako jardueraz osatuta egongo dira jaiak.

Surfing With Me proiektua Mundakara ailegatu da gaur (ekainak 25), zigarrokinek itsas ingurunean duten eraginari buruz sentsibilizatzeko. Hala, hondartzen eta ozeanoen kontserbazioa sustatzeko hainbat ekintza egingo dituzte gaurkoan.

Bermeoko Errementa Armaidxue taldeak Harrotasun Asteburua antolatu du lehenengoz. Mahai-inguru, kontzertu, mural margoketa eta elkarretaratzea egingo dituzte.

Bitor Uriarten ibilbidea eta hark herriari egindako ekarpena kontutan izanda hartu du Bermeoko udal gobernuak Uriarte Bermeoko Seme Kuttun izendatzeko espedientea abiarazteko erabakia.

Bost urte eta gero, Busturialdean dago berriz Gure Zirkua. Uztailaren 3a bitartean Bermeon egongo dira, eta Lekeition emango diote bederatzigarren denboraldiari jarraipena gero. Ikuskizunaren nondik norakoak azaldu ditu Iker Galartza zirkuaren arduradunak.

Bermeoko emakumeen memoria bizia proiektuaren aurkezpena egingo du udalak etzi [ekaiank 26], 22:30etik aurrera. Memoria ibilbidea eta 'Urdin urdiñe' ikus entzunezkoaren proiekzioa egingo dituzte.

Nagore Andrinuak jaso du parte hartzaile guztien artean zozkatzen den saria. Ikasturteko azken saria izan delarik, orain artekoaren "balorazio positiboa" egin dute Gernikako Berbalagunek.

Arbolapean kultur programa abiatu du beste urte batez Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Eguenean (ekainak 25) hasi eta uztailaren 30era bitartean, sei musika talde igoko dira Seber Altubeko Auditorioko oholtzara. Zugak abiatuko du aurtengo egitaraua, eta Intensidades Ortega taldea arduratuko da biribiltzeaz. Bitartean, Ziraun, Sueder, Naz eta Mikosis taldekoek ere emanaldia eskainiko dute.

Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietako kartela Janire Arrizabalagarena da, eta jai batzordekoek "denetariko musika" bermatu gura izan dute musika emanaldietan.

Eskualdeko 250 dantzari bildu ziren atzo (ekainak 21) Bermeon. 38. Busturialdeko Dantzari Txikien Egunean, Alkartasuna Dantza Taldearen ibilbidea omendu eta "ilusioz eta energiaz" beteriko saioa eskaini zuten eskualdeko dantzari txikiek.

Gernika-Lumok Platinozko Erratza eskuratu du berriro, eta duela hamarkada bat baino gehiagotik saritu den ingurumen-kudeaketako eredua "sendotu" duela diote udal ordezkariek.

Ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitartean egingo dituzte Muxika, Ibarruri eta Gorozikako udalekuak. Hurrengo martitzena [ekainak 23] da izena emateko epemuga. Udalerrian erroldatuek lehentasuna izango dute.

Irakurle txoko bi egongo dira: ohikoa eta feminista. Ekainaren 30a izango da izena emateko epemuga.