Arte eszenikoak

Bermeoko Udalak adineko pertsonekiko herri lagunkoiaren diagnostiko berria egingo du

Bizitzen Fundazioarekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo du udalak diagnostikoa. Batzar desberdinak antolatu dituzte adinekoekin batera diagnostikoa egiteko.

Euskara

'Batera Jauzi', euskararen erabileran jauzia emateko

'Bizkaian bagara. Berbak zubi' programaren barruan, herriko eragile, herritar eta euskaltzaleekin batera hurrengo hamarkadarako lehentasunak adostea izango du helburu 'Batera Jauzi' prozesu parte-hartzaileak.

Bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatu dute Bermeo

Izendapenak, Bermeoko Udalaren berbetan, "alokairuen prezioak mugatzeko neurriak aplikatzea" ahalbidetuko du, batik bat, bermeotarrek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunei aurre egiteko tresna berriak eskainiz.

Jai Alai frontoiaren "nortasun historikoa indartzeko" errotuluak jarri dituzte

Gernika-Lumoko Udalak pilotalekuaren seinaleztapen elementuak berreskuratu ditu, fatxadan eta markesinan eraikinaren identifikagarriak ipinita.

A11 Greba orokorra

"Urdaibai espekulazioaren eremu bihurtu nahi dute agintariek"

Etxebizitzaren auziari "buelta emateko", langile klase "antolatua eta indartsua" behar dela azpimarratu dute arratsaldeko manifestazioetan. 'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' lelopean, kalera atera dira Bermeon zein Gernika-Lumon.

Garazi Burgoa Aldarondo/Aintzina Monasterio Maguregi
etxebizitza

Etxebizitza politikak errotik aldatzea eta egiturazko neurriak ezartzea eskatu dute

Sindikatuen arabera, "erantzun zabala" edukitzen ari da etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra Busturialdean. Goizean piketeak egin dituzte, eta Muxikan errepidea moztu dute Busturialdeko Kontseilu Sozialistako kideek. Ertzaintzak gutxienez hiru pertsona identifikatu ditu.

etxebizitza

«Espekulazioagaz amaitzeko» langilez beteko dira kaleak

Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorra deitu dute eguaztenerako [azaroak 11]. Busturialdeko herritarrak Gernika-Lumon batuko dira 18:00etarako deitu duten manifsetazioan.

Hazitoki Topaketak
Bizkaigane Elkartea

Beste herri batzuetako emakumeen etxeak bisitatuko dituzte

Bermeoko Udala Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko prozesua garatzen ari da, herriko eragile desberdinekin elkarlanean. Horretarako, beste herri batzuetako emakumeen etxeak ezagutzeko txangoa egingo dute datorren zapatuan [azaroak 21]

Ea udalerrian Donibane plaza

Aitor Mendiluzek irabazi du Gernika-Lumoko finalaurrekoa

713 puntu eskuratuta, Aitor Mendiluze andoaindarrak irabazi du Gernika-Lumon lehiatu duten 19. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa. Zapatuan Miarritzen jokatuko dute lehen itzuliko azken finalaurrekoa.

Underground Force jaialdia laugarrenez helduko da Bermeora

Bost taldek joko dute zapatuan burutuko den jaialdian, 21:00etatik aurrera: The Dogs, Plastic Meat, Tūmba, Time and Punishment eta Couture. Punk, metal, oi! eta hardcore doinuak izango dira protagonista, Bermeoko Kafe Antzokian.

Bizipoza Elkartea
Azoka Berezia

Gernikako indaben ordua

Merkatu plaza baserritar, ekoizle eta artisauen topagune izango da etzi [azaroak 7], 09:00etatik 14:00etara bitartean, Azoka Bereziaren azaroko zitan.

pexels yoga saio bat

Greba orokorrera batzeko beharra izango du hizpide Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak etxebizitzaren problematikaren eta azaroaren 11an [eguaztena] greba egiteko arrazoien berri emateko hitzaldia antolatu du domekan [azaroak 8], 12:30ean, Pasealekuan.

Gehiago