
Mende erdiko ibilbidean egindako ekarpena aintzatetsiz, Bermeoko Nautika Eskolak maiatzaren 22an, 32. Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian jasoko du 29. Hegaluze Saria.

LABek deituta, Bermeoko kaleak aldarrikapenez bete dira Langileen Nazioarteko Egunez [maiatzak 1]. 'Langileok eragiten' lelopean "bizitza duinaren defentsan" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko ditu LAB Sindikatuak Maiatzaren Lehenean.

EHUN - Bizitzaz josita aurkeztu dute gaur [apirilak 29], eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektoreari "ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa" ematen laguntzeko marka berria.

ELA eta LAB sindikatuak deituta mobilizatu dira gaur langileak, eta bi orduko lanuzteak eta elkarretaratzeak egin dituzte.

Bermeoko Udalak Behargintzaren 2025eko balantzea aurkeztu du, baliabideak erakartzeko eta tokiko garapenean eragin zuzena izateko duen "gaitasun handia" nabarmenduta. 2026a Behargintzarentzat "etapa berri baten hasiera" izango dela iragarri dute.

Herritarren ongizateri "zuzenean eragingo dioten" ibilgailu "jasangarriagoen erabilera" hauspotzea da hobari horien jomuga nagusia. EH Bilduk neurri horren aurka bozkatu du.

Isabel Artime Espainiako Arrantzako idazkari nagusia Bermeon izan da asteon, arrantza sektorearen egoera ezagutzeko. Atunaren inguraketa arrantzako ordezkariekin bildu da.

Gaur hasi eta martxoaren 24ra bitartean zabaldu du Eako Udalak kultura, gazteria eta gizarte ekintza arloko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea.

Digitalizazioa ez da etorkizuneko aukera bat, gaur egungo beharra baizik; erronka, ordea, tresnak negozioari egokitzea dela uste du RK Solutions arlo horretan lan egiten duen enpresa gernikarrak, eta ez alderantziz. Digitalizazioak ordena ekar lezakeela uste dute.

1983az geroztik, Errigoitiren bihotzean kokatzen da Bizkaigane, eta tokiko produktuak eskaintzen jarduten du.

Zapatuan (otsailak 28) Bertoko Azoka egingo dute eskualdeko ekoizle eta laborariek Eako Donibane plazan, 12:30eatik aurrera.