Gilda txapelketa, hiru asteburutarako eskaintza
Gernikako Merkatari Elkartuak antolatuta, Gilda Txapelketa lehiatuko dute udalerriko hamazortzi tabernak, eta bi kategoria egongo dira: gilda tradizionala eta gilda berritzailea.
Gaur [irailak 18], bihar eta etzi, hilaren 25etik 27ra eta urriaren 2tik 4ra dastatu ahalko dira; bariku eta zapatuetan 12:00etatik 15:00etara eta 18:30etik 21:00etara eta domeketan 12:00etatik 15:00etara. Herritarrek gustukoenak bozkatzeko aukera edukiko dute, eta hori egiten dutenen artean 100 euroko bonuak, bosna gilda eta edarik osatutako dastaketak eta Bizkaiko txakolin sortak osatutako saria zozketatuko dute. Hain zuzen ere, bozketa herrikoian parte hartzeko beharrezkoa izango da taberna desberdinetako hiru gilda jatea; bezeroek triptiko bat jasoko dute, eta horretan sigiluak jarriko dizkiete ostalariek (sigiluak taberna desberdinetakoak izan ezean, ez dituzte bozketarako onartuko).
Hauek dira txapelketan parte hartuko duten tabernak: Aretxa, Zallo Barri, La Boca, Musutruk, Foruria, Madariaga, Sasoie, Bake Eder, Estanco, Hiru Saku, Azules, Auzokoa, Urban Bi, Hotel Boliña, Omago Txiki, Km0, Oiz Bide eta Sakone.