Ajangizko X. Esku Pilota Txapelketaren finalak joaktu dituzte asteburuan [maiatzak 5]. Etxeberria-Loza bikotea 22-12 gailendu zaio Fernandez-Bernaola bikoteari, nagusi mailan.
Bermeo-Urdaibaik, iragan astean Elantxoben egin zuten legez, bere legea ezarri du Lekeition, Bizkaiko Trainerillen Ligako laugarren jardunaldiko estropadako gizonezkoen absolutu mailan.
Gernika Lumoko Udalak Merkataritza Behatokia sortu du. Ikerketak eskainitako datuen artean nabarmendu dituzte langileen %75 emakumezkoak direla, edota horien batez besteko adina 45.7 urtetakoa dela.
Gernika Memoriaren Lekukok Nestor Basterretxea omendu du artistaren jaiotza egunaren mendeurrenean.
Xabier Barandika eta Unai Lekerika gernika-lumotarrek 1-2 galdu dute Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzearen kontra, Bilbao Iron Cupeko lehen ligaxka jardunaldian. Gainera, Lekerikak besoan min hartu du; Iñigo Unda herrikide gazteak ordezkatu behar izan du.
Bermeoko V. Warhammer 40.000 txapelketak hainbat tokitatik iritsitako parte-hartzaileak hartu ditu asteburuan Artza frontoian. 30 talde eta 180 pertsonako parte hartzea egon da, lagun arteko giro bikainean.
Ume, gazte, nagusi, ikasle zein ikasle ohiak herri bazkarian bildu ziren Bermeo-San Frantzisko Herri Eskolako frontoian
Gernika Palestinak eta Yala Nafarroak 35.000 euro bidali ondoren, edateko ura banatzen hasi dira desplazatutako herritarren artean, ia mila barazki poltsaz eta janari deshidratatuaren banaketagaz batera. Laguntza horren banaketa Union of Agricultural Work Comittees erakundeak eta Mundubat euskal GKEk kudeatzen dute.
Zapatuan [maiatzak 11] Baserritarren Eguna da askotariko ekintzekin.
Datozen hilabeteetan matrikulak irakurtzen dituen hesi automatikoa jarriko dute Donibaneko aparkalekuan. Lanak ekainean amaitzea aurreikusi dute.
Lasterketako postu horregaz batera, Espainiako Txapelketako bigarrena ere izan da.